16:45ean martxaren hasiera, Ibarrako plazatik, Intujai taldearekin batera.Ondoren, Tolosako kaleak zeharkatuko ditu martxak.18:00, Zumardiaundia (*euriarekin, Zerkausian): festa, jolasak eta merienda.
18:30 - Agurra, txupinazoa eta herensugearen jetsiera. Jarraian - Kalejira buruhaundiekin eta erraldoiekin eta Loatzo musika eskolako musikarekin. 21:00 - Barrikotea San Migel plazan. Ondoren - Muxutruk taldearen emanaldia.
Tolosako Arimaz kamera orkestrak eta Ion Garmendia Anfurrutiak kontzertua eskeiniko digute Sara Liton Castilloren zuzendaritzapean irailaren 20an, ostirala, arratsaldeko 19:30ean Ibarrako San Bartolome elizan. Oharra: Hileta egonez gero kontzertua ondoren hasiko da.
Errudunak gara? Ba al daude erru txiki eta handiak? Erruak askatu nahi ditugu?Oholtza bat. Hiru emakume. Olagarru bat. Errua desagerrarazteko saiakera bat. Garbitzeko, gainetik kentzeko. Gorputzetik, plazeretik, fantasiatik. Hiru aktore, dena ematen, helburu bakar batekin: herri horretako erruekin amaitzea. Lortuko dute?
Amezketako Udalak, aurten ere nerabeentzako UDAKO ESKAINTZA antolatzea erabaki du. Izena emateko epea EKAINAREN 14-era arte izango da. Informazio gehiago: 688 711 675. Izena eman ahal izateko.
Irailak 6, ostirala: 21:30 udako zinea. Irailak 8, igandea: 11:30-13:30 pistinan puzgarriak. 18:00 pistinan kontzertuak. AIRE EIRE taldearen kontzertuak. Irailak 13, ostirala: 19:00 gazte lokalaren irekiera. Irailak 27, ostirala: 19:00 auzolana Asteasun: zertarako nahi dugu? Nola antolatu? Irailak 28, larunbata: 10:00-13:00 Emakumeen elkarlana sukaldatzen ikastaroa (biomaterialak). Irailak 29, igandea: 10:00-14:00 azoka eguna.
Ibarrako kiroldegiko neguko ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago: irailaren 10etik 25era arte iraungo du.
Loatzo musika eskolaren 2024/ 2025 ikasturtea hastera doa 4 urtetik aurrera, adin mugarik gabe, musikaz gozatzeko aukera paregabea. Izen ematea zabalik egongo da iraila amaiera arte. Informazio gehiagorako deitu 943 692 619 zenbakira edo idatzi: loatzo@loatzo.eus postara.
Izen ematea: Izena emateko epea irailak 16tik 30era bitarte egongo da zabalik. Kultur etxean egingo da, dagokion matrikula orria bertan presentzialki izapidetu eta entregatu ondoren. Ikastaroetan parte hartzaile kopurua mugatua da. Aurreko ikasturteko ikasleek eta ibarrakoak direnek lehentasuna izango dute matrikulazio lehenengo astean. Parte hartzeko irizpideak: Ikastaroetan parte hartzeko gutxieneko adina: 16 urte. Adin-azpikoek ikastaroetan parte hartzeko gurasoen baimena beharko dute. Ikasle guztiek beharrezko neurriak hartu beharji dutyzte tailerretan arriskurik ez sortzeko, bai eta arrisku horiekiko esposizioa bera saihesteko ere. Agintariek eta Ibarrako Udalak ezarritako segurtasun eta higiene neurriak jarraitu beharko dira. Matrikularen zenbatekoan ez da ikastaroko materiala sartzen. Ikastaroan zehar behar izan daitezkeen materialak ikastaroko ikasleek eramango dituzte.