Zer da Komunitatea?
Zer da 28 Kanala Komunitatea? 28kanala.eus erabiltzen dugun taldea da. Erabiltzaileak sinadurak edo taldeak izan daitezke:
Erabiltzaileak (Taldeak eta Sinadurak): Komunitatean parte hartzen dutenak dira. Horiek, argazkiak, artikuluak, hitzorduak, iruzkinak eta bestelako edukiak gehitzeko aukera izango dute 28kanala.eus-era. Norbanakoak zein taldeak izan daitezke. Erabiltzaile izateko komunitatea@28kanala.eus-era idatzi behar da komunitatean idazteko eskaera eginez (jarraitu beharreko urratsak beheran).
- Taldeak: Talde edo erakunde baten izenean idazten duten erabiltzaileak dira. Horiek, argazkiak, artikuluak, iruzkinak, bideoak eta bestelako edukia gehitzeko aukera izango dute gure webgunera. gitb.eus-eko txoko honetan zure talde edo erakundea egiten ari denaren inguruan idatzi dezakezu. Eduki hori gure webgunean edota sare sozialetan zabalduko da eta arauak errespetatu beharko ditu.
- Sinadurak: Pertsona baten izenean idazten duten erabiltzaileak, izen-abizenak dituztenak eta iritzi, ikus-entzunezko edota gertakari bat adierazi nahi dituztenak. Eduki hori gure webgunean edota sare sozialetan zabalduko da eta arauak errespetatu beharko ditu.
Hortaz gainera, webgune hau edozeinek bisitatu dezake, noski.
Zer egin erabiltzaile egiteko eta edukia gehitzeko?
Segi ondorengo urratsak:
- 1- Bidali email bat komunitatea@28kanala.eus-era
- 2- Bertan zure edo zure erakundearen izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat bidali.
- 3- Ondoren, webgunearen kudeatzaileak zure profila sortuko du.
- 4- Zure erabiltzaile izena eta pasahitza profila prest dagoenean emailez helaraziko zaizu.
- 5- Momentu horretatik aurrera 28kanala.eus webgunean saioa hasi eta webgunean zure ekarpenak egiteko aukera izango duzu.
Behin izena emanda, edozer esan al dezaket?
Ez, noski. Gogoratu parte hartzeko arau sinple batzuk ditugula:
- 28Kanala.eus-en parte hartzeko erregistratu beharra dago. Alegia, erabiltzaile bihurtu.
- Erantzunetan edo bestelako ekarpenetan, 28kanala.eus-ek akusazioak eta irainak ez ditu onartuko, ezta tonuz kanpokoak ere. Halakoak baleude, 28kanala.eus-ek kentzeko eskubidea dauka.
- Testua euskaraz idatzi behar da.
- Intimitate eskubidea urratzen duten mezuak ez dira onartuko.
- Publizitate mezuak ez dira onartuko, horretarako webguneak beste atal batzuk baditu.
- 28kanala-ek eskubidea du edozein erantzun ezabatzeko, horrela pentsatuz gero. Aldi berean, beharra ikusten denean, 28kanala.eus-ek eztabaidako mezuak editatu ahal izango ditu.
- Etorkizunean, 28kanala.eus-ek arau hauek aldatu edota luzatzeko eskubidea dauka, eztabaiden erabilpen zuzena bermatzeko helburuarekin.
28 Kanalak ez du bere gain hartzen webgune honetan partikularrek adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.