28 Kanala

28 Kanala 2006an sortutako Tolosaldeko euskarazko komunikabidea da. Telebista, irratia eta webgunea dira hedabide honen euskarriak. Eduki guztiak euskara hutsean eskaintzen dira; telebistaren kasuan LTDan eta Euskalteleko zuntz bidez, eta 28 Irratia FM frekuentziako 106.7an. 28 Kanala Infosare Komunikazio Taldeko kide da, Goierri Telebistarekin, Goierri Irratiarekin eta Erlo Telebistarekin batera. 28 Kanala Tokikom elkarteko kide ere bada. 28 Kanalaren ardatzak gertutasuna eta euskara dira.