10:00 – TOKA TXAPELKETA, Salbadora Jubilatuen Elkartearen eskutik, Olaederra kiroldegiaren ondoan. 11:00 – JUBILATUEN ESKULANEN ETA MARGOEN ERAKUSKETA, Salbadora Jubilatuen Elkartearen eskutik, Berdura plazan. 11:00 – SANTIOTAKO PILOTA TOPAKETA HAUR ETA NERABEENTZAT (2013–2020), Bearzana Udal Pilotalekuan, Behar Zana Kirol Elkartearen eskutik. 14:00 – JUBILATUEN BAZKARIA eta ondoren dantza, Txerminen. 17:00 – BURUHANDI, IPOTXEN ETA ERRALDOIEN KALEJIRA, Besamotza Konpartsaren eskutik, Malkar plazatik abiatuta, Hernaniko Dultzaineroek alaituta. 17:30 – SANTIOTAKO EMAKUMEZKOEN ESKUZ BANAKAKO TXAPELKETA HERRIKOIAREN FINALA, Bearzana Udal Pilotalekuan, Behar Zana Kirol Elkartearen eskutik. Jarraian – SANTIOTAKO BANAKAKO FRONTENISEKO FINALA, Olaederrako pilotalekuan, Behar Zana Kirol Elkartearen eskutik. Jarraian – SANTIOTAKO GIZONEZKOEN ESKUZ BANAKAKO TXAPELKETA HERRIKOIAREN FINALA, Bearzana Udal Pilotalekuan, Behar Zana Kirol Elkartearen eskutik. 19:30 – BILAKA KOLEKTIBOAREN "DIRAU" DANTZA IKUSKIZUNA, Erreboteko plazan. Jarraian – KONTZERTUA: AI AMA! GAZTETXOEN TALDEA, Erreboteko plazan.
Eltxo tigrearen presentziaren inguruko laginketa bat jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak Alegian ekainaren 15ean. Azaroaren 15era bitartean luzatuko da eta laginketa horren helburua Alegian eltxo tigrerik bat ote dagoen zehaztea izango da. Bada, laginketa horretarako edalontzi moduko ontzi batzuk jarriko dira herriko hainbat puntutan. Ontzi horiek ura izango dute eta ez dira arriskutsuak inondik inora herritarrentzat. Laginketak irauten duen bitartean ontzi horiek dauden lekuan uztea eskatzen da, kendu gabe.
Irailaren 27an XIX. Artisau eta Nekazal Azoka Berezia egingo da Alegian. Bertan postua jarri nahi dutenek zabalik dute horretarako aukera. Lotura honetako formularioa betez eman daiteke eta izena emateko azken eguna uztailaren 30a izango da.
Asteasuko udal igerilekua ekainaren 13tik irailaren 6ra egongo da zabalik. Ordutegia 11:00etatik 20:00etara izango da. Igerilekuko abonu berriak eskatzeko edo urteko abonuak berritzeko, eskabidea bete eta udaletxean aurkeztu beharko da. Horrez gain, aurreko urteko txartelak ere eraman beharko dira aktibatzeko. Eskabideak udal webgunean eta udaletxean daude eskuragarri. Asteasuarrek ekainaren 1etik aurrera egin ahal izango dute izapidea. Asteasuarrek eta beste herrietako herritarrek, berriz, ekainaren 8tik aurrera eskatu ahal izango dituzte abonuak, soberako abonuak baleude. Udaletxeko ordutegia 09:00etatik 14:00etara izango da.
Asteasuko Azoka Berezia irailaren 27an egingo da, eta azokan postua jarri nahi dutenentzako izen-ematea zabalik dago. Deialdia Asteasutik kanpoko ekoizleentzat eta artisauentzat ere zabalik dago. Interesa dutenek irailaren 2a baino lehen eman beharko dute izena. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, kultura@asteasu.eus helbidera idatzi edo 626 235 884 telefono zenbakira deitu daiteke