“Emozio Festa!” euskarazko haur ikuskizun musikala da. Ikasleen eskolako lehen egunean oinarrituta, emozioen kudeaketaz, lagunekin elkartzeaz edota zailtasunak gainditzeaz mintzo da. Hori, dantza eta umorearekin uztartuta.
Kelonia eta itsasoa abesti itxurako istorio bat da, adiskidetasunaz eta biziraupenaz hitz egiten duena, batzuei mesede egiten dienak, besteei kalte egin diezaiekeen mundu batean leku propio bat bilatzeari buruzko kontakizuna da, eta alderantziz. Dortoka txikia ilargirik gabeko gau batean jaiotzen da hondartzan. Bere senak esaten dio izarren islari jarraitu behar diola uretan itsasoraino iristeko, baina, hiriko argiek nahasturik, dortoka txikia, jakin gabe, mundu zeharo ezberdin batean barneratzen da. Istorio samur eta dibertigarria, antzoki bateko bastidoreen artean kontatua, zuzeneko musikaren eta objektuen antzerkiaren bidez lotua. Aholkatutako adina: 4 urtetik aurreraHizkuntza: euskaraIraupena: 55’
Haurrei bideratutako musikala da. Publikoarekin duten estilo interaktiboa, ahotsen kalitatea, koreografien ikusgarritasuna, eszenaratze zaindua, pertsonaiak… formula bikaina osatuta, bermatuta dago familiek ondo pasatzea!