Xabier Zeberio biolin jotzaile tolosarrak, Aitor Etxeberria produktorearekin elkarlanean azken urtean zehar mimo handiarekin landutako disko eta proiektu berria.
Gipuzkoako Organo Zikloaren barnean Xabi Urtasunek eskainiko du kontzertua.
Sarrerak aurrez salgai Basajaun liburudendan eta Rainbow-en, 5 euroan. Bertan 8 euroko kostua izango dute.
Sarrerak: Leidorreko leihatilan eta www.tolosa.eus/kultura eta tickets.kutxabank.es
Gabonetan eskaini ohi dituen emanaldietako bat Tolosan emango du berriro ere, joan den urtean 25. urteurrena ospatu zuen EGOk.
Eñaut Elorrietaren bakarkako lan berria da, hamar kantuz osatua. Elorrietak berak idatzi ditu bi abestiren hitzak; gainerakoak, berriz, Amaia Lasa, Jose Luis Otamendi, Uxue Alberdi, Iñigo Astiz eta Itziar Ugarte idazleenak dira.
Go!azen telesailak 10 urte beteko ditu aurten, eta hori gutxi balitz, 100. atal! Denboraldi honetan, Zuri jada ez da ikasle izango, begiralea baizik. Garazi ez da Basakabira joango ikasle moduan… baina bertan bukatuko du azkenean, aspaldiko etsai ezagun batengandik ihesi. Eta bitartean, Noak, Leak, Mattinek eta Saioak erronka zail bat gainditu beharko dute: haien musika taldea berpiztu behar dute institutora itzuli ahal izateko. Sarrerak salgai abenduaren 4an goizeko 10:00etan Kutxabanken eta Leidorreko leihatilan ohiko ordutegian.