Goizaldeko 6:30ean emango zaio hasiera herriko baserrietan zehar egingo den OILASKO BILTZEAri. 11:30etan eskulanak haur eta gaztetxoentzat. 14:30ak aldera oilasko biltzaileen dantzaldia eta eraso sexisten aurkako herri argazkia. 17:30etan Pasaka modalitateko pilota partida zimiterioan: Ziarrusta-Alberdi vs. Aizpuru-Urbieta II. 18:30etan Elektrotxufla elektrotxaranga plazan. 20:00etan jaiei hasiera emateko suziria. Aurtengo Txapel Eguneko txapelduna izan den Luix Urkolak piztuko du herriko jaien hasierako suziria Iriarte Etxeko balkoian. 21:00etan herri afaria plazan. Ondoren, erromeria Itzal taldearekin
Tikeak salgai daude abuztuaren 18ra arte, Danon Txokoan eta Zubiaurren, 10 euroren truke. 2011-2016 bitarean jaio direnentzat.