Danena Txirrindularitza Elkartea 5-14 urte * Bizikleta eta kaskoa eramatea beharrezkoa da.
18:00 - Festei hasiera eta Frontenis txapelketako finalak19:00 - TrikipoteoaOndoren - Frontenis finalen jarraipena
Nola egiten da bertsotan? Saio teoriko praktikoa.
Honela definitu du hizlariak saioa: Ez dut herrialderik aipatu nahi; eraldatu ninduten aldaketei buruz hitz egin nahi dut. Itzulera datarik gabe atera eta horrek nire munduan egoteko modua aldatzen zuela konturatzeaz. Horrela bidaiatzea bizitzarekin, begiradarekin eta inguratzen nauen munduarekin konpromisoa hartzea da.
Hitanoa bultzatzeko jaio zen ZOPA antzezlana Segurako Xirikara umorezko antzerki talde amateurraren eskutik. Antzezlan honen arrakastarekin jarraituz, “AMA, BEGIRA ZAZU” antzezlana oroitu eta omendu nahi dute eta herriz herribistaratu. Duela 30 urte estreinatu zen eta Euskal Herriko herri guztietako aretoak goraino bete zituen antzezlana da “Ama begira zazu”;. Jose Ramon Soroiz, Mikel Garmendia, Kontxu Odriozola eta Elena Irureta ziren aktoreak eta Eneko Olasagasti zuzendaria. Sei sketch-ez osatutako ikuskizuna da. Jatetxe bateko langileen kontuak, monja eta gotzaiaren arteko hika-mikak, harrijasotzaile baten ezinezko entrenamendua, neska zahar parearen etxean atea jotzen duen Jehova lekuko baten bixita, Torremolinos-en uda pasan dagoen bikotearen andantzak, eta azkenik, Euskal Telebistako kazetari bati kaleko inkesta bat burutu nahian gertatzen zaizkionak. Umorea izango du ardatz obrak eta hitanoa plazaratuko dugu beste behin ere. Beraz, prestatu barre algarak egiteko eta hitanoaz gozatzeko. Interpreteak: Aiora Juantorena, Aimar Balerdi, Arantxi Barandiaran, Koldo Alustiza, Ekiñe Izagirre, Maider Hernandez, Luli Telleria, Olatz Etxeberria.Zuzendaria: Idoia Uranga.Soinu eta argi teknikaria: Jon Agirre. Gonbidapenak: Doakoak. Ibarrako kultur etxean eskuragarri.Iraupena: 70 minutu.
Kabia Kultur Kabinak antolatuta K Argazki Jaialaldiaren ekitaldi berri bat egingo da apirilaren 17tik 19ra. Tailerrak, argazki rallyea, DJ emanaldiak… Askotariko ekintzak antolatu dira eta horietarako izena emateko epea zabalik dago. Lotura honetan aurkituko duzuen formularioan duzue informazio guztia eta izena emateko aukera. Apirilak 17, ostirala: -DJ + Reversal RA4. 23:00etan. Alegiko gaztetxea + Contado Pierde. Apirila 18, larunbata: -Tailerra: Positivo directo B&W. 10:00-14:00. Chechu - Disparafilm. -Tailerra: Reversal RA4. 16:00-20:00. Contado Pierde. Apirilak 19, igandea: -Tailerra: Universo Polaroid. Ibon Azpilikueta eta Julio Contreras. Asteburu osoan zehar argazki analogikoen rallyea egingo da. Karretea kargatu eta Alegiako bizia jasotzea izango da erronka 36 argazkitan.
Matrikula online eta aurrez aurre egiteko aukera izango da. Eskaera orriarekin batera honakoak ekarri behar dira: argazkia, osasun txartela eta prezio publikoa kobratu ahal izateko kontu-korrontearen banku-agiria. Oporretan Euskaraz 2026 udaleku irekiak antolatu ditu Ibarrako Udalak herrian aurtengo udan ere, herriko txikienez beren aisiaz euskaraz eta lagun artean goza dezaten. 2 eta 10 urte bitarteko 100 haurri zuzendutako zerbitzua eskainiko da (HH2tik LH4ra, 2023-2016) eta ekainaren 22tik uztailaren 17ra gozatu ahal izango dute ekintza desberdinez, 9:00etatik 13:00etara. Izen ematea: Apirilaren 7tik 17ra Bertan parte hartu nahi dutenentzat matrikula epea apirilaren 7an irekiko da, eta apirilaren 17ra arte izango da zabalik. Matrikula online zein aurrez aurre egiteko aukera izango da. Online izen ematea udalaren egoitza elektronikoan egin ahal izango da. Horretaz gain, matrikulazio epearen barruan izen emate fitxak beteta eta dokumentazioa, kultur etxean eta udaletxean ere jasoko dituzte. Aurtengo zerbitzu berezia: Haur-txokoa (20 haur)Ordutegia: 08:-09:00Prezioa: 73 €Udalekuetan parte hartzen duten haurrentzat izango da. Onarpenerako izen-emate hurrenkera errespetatuko da, eta baldin eta haur gehiago apuntatuko balitz zozketa egingo litzateke izena emandakoen artean.Aurkeztu beharreko dokumentazioa Izen emate orria (online egiten den kasuan, formularioa bete). Karnet tamainako haurraren argazkia. Osakidetzaren txartelaren kopia. Prezio publikoa kobratu ahal izateko kontu korrontearen banku-agiria.
Alegiako udaleku irekietan begirale izan nahi dutenek eta praktikaldia egin nahi dutenek dute izena emateko epea. Gaurtik aurrera bidali daitezke kurrikulumak udalekuirekiak@kalexka.com helbidera eta apirilaren 30a izango da azken eguna.