2026/04/17 19:30
Hitanoa bultzatzeko jaio zen ZOPA antzezlana Segurako Xirikara umorezko antzerki talde amateurraren eskutik. Antzezlan honen arrakastarekin jarraituz, “AMA, BEGIRA ZAZU” antzezlana oroitu eta omendu nahi dute eta herriz herri
bistaratu.
Duela 30 urte estreinatu zen eta Euskal Herriko herri guztietako aretoak goraino bete zituen antzezlana da “Ama begira zazu”;. Jose Ramon Soroiz, Mikel Garmendia, Kontxu Odriozola eta Elena Irureta ziren aktoreak eta Eneko Olasagasti zuzendaria. Sei sketch-ez osatutako ikuskizuna da. Jatetxe bateko langileen kontuak, monja eta gotzaiaren arteko hika-mikak, harrijasotzaile baten ezinezko entrenamendua, neska zahar parearen etxean atea jotzen duen Jehova lekuko baten bixita, Torremolinos-en uda pasan dagoen bikotearen andantzak, eta azkenik, Euskal Telebistako kazetari bati kaleko inkesta bat burutu nahian gertatzen zaizkionak.
Umorea izango du ardatz obrak eta hitanoa plazaratuko dugu beste behin ere. Beraz, prestatu barre algarak egiteko eta hitanoaz gozatzeko.
Interpreteak: Aiora Juantorena, Aimar Balerdi, Arantxi Barandiaran, Koldo Alustiza, Ekiñe Izagirre, Maider Hernandez, Luli Telleria, Olatz Etxeberria.
Zuzendaria: Idoia Uranga.
Soinu eta argi teknikaria: Jon Agirre.
Gonbidapenak: Doakoak. Ibarrako kultur etxean eskuragarri.
Iraupena: 70 minutu.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.