2026/04/07 - 2026/04/17 9:00

Oporretan Euskaraz udalekuetan izena emateko epea

Oporretan Euskaraz udalekuetan izena emateko epea
Ibarra

Matrikula online eta aurrez aurre egiteko aukera izango da. Eskaera orriarekin batera honakoak ekarri behar dira: argazkia, osasun txartela eta prezio publikoa kobratu ahal izateko kontu-korrontearen banku-agiria.

Oporretan Euskaraz 2026 udaleku irekiak antolatu ditu Ibarrako Udalak herrian aurtengo udan ere, herriko txikienez beren aisiaz euskaraz eta lagun artean goza dezaten. 2 eta 10 urte bitarteko 100 haurri zuzendutako zerbitzua eskainiko da (HH2tik LH4ra, 2023-2016) eta ekainaren 22tik uztailaren 17ra gozatu ahal izango dute ekintza desberdinez,  9:00etatik 13:00etara.

Izen ematea: Apirilaren 7tik 17ra

Bertan parte hartu nahi dutenentzat matrikula epea apirilaren 7an irekiko da, eta apirilaren 17ra arte izango da zabalik. Matrikula online zein aurrez aurre egiteko aukera izango da. Online izen ematea udalaren egoitza elektronikoan egin ahal izango da.

Horretaz gain, matrikulazio epearen barruan izen emate fitxak beteta eta dokumentazioa, kultur etxean eta udaletxean ere jasoko dituzte.

Aurtengo zerbitzu berezia:

Haur-txokoa (20 haur)
Ordutegia: 08:-09:00
Prezioa: 73 €
Udalekuetan parte hartzen duten haurrentzat izango da. 
Onarpenerako izen-emate hurrenkera errespetatuko da, eta baldin eta haur gehiago apuntatuko balitz zozketa egingo litzateke izena emandakoen artean.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA