Eusko Jaurlaritza Segurtasun Saila Helduak 11:00-14:00 Berdura plaza16:30-19:30 Salbadora Adinekoen Elkartea
Eusko Jaurlaritza Segurtasun Saila Helduak 11:00-14:00 Berdura plaza16:30-19:30 Salbadora Adinekoen Elkartea
Multiekintzak Eskola Kirola eta Triatloi Mix Kirol Taldea LH 6 arte Izena emateko: www.labur.eus/haurrentzakokrosa
Ameli eta Xirrikituen jostunek eskainiko dute kontaketa.
Konposta zer den, nola egin behar den, zertarako balio duen eta zer onura duen azalduko da.
Tailerraren helburua da planetako edozein lekutara flora, fauna edo paisaiaren bila argazki-bidaia bat prestatzeko orduan kontuan izan behar dugun horretan hastea. Bertan, bidaiatzen dugun bitartean naturari buruzko argazki onak ateratzeko gako erraz batzuk eskainiko dira.
Matrikula online eta aurrez aurre egiteko aukera izango da. Eskaera orriarekin batera honakoak ekarri behar dira: argazkia, osasun txartela eta prezio publikoa kobratu ahal izateko kontu-korrontearen banku-agiria. Oporretan Euskaraz 2026 udaleku irekiak antolatu ditu Ibarrako Udalak herrian aurtengo udan ere, herriko txikienez beren aisiaz euskaraz eta lagun artean goza dezaten. 2 eta 10 urte bitarteko 100 haurri zuzendutako zerbitzua eskainiko da (HH2tik LH4ra, 2023-2016) eta ekainaren 22tik uztailaren 17ra gozatu ahal izango dute ekintza desberdinez, 9:00etatik 13:00etara. Izen ematea: Apirilaren 7tik 17ra Bertan parte hartu nahi dutenentzat matrikula epea apirilaren 7an irekiko da, eta apirilaren 17ra arte izango da zabalik. Matrikula online zein aurrez aurre egiteko aukera izango da. Online izen ematea udalaren egoitza elektronikoan egin ahal izango da. Horretaz gain, matrikulazio epearen barruan izen emate fitxak beteta eta dokumentazioa, kultur etxean eta udaletxean ere jasoko dituzte. Aurtengo zerbitzu berezia: Haur-txokoa (20 haur)Ordutegia: 08:-09:00Prezioa: 73 €Udalekuetan parte hartzen duten haurrentzat izango da. Onarpenerako izen-emate hurrenkera errespetatuko da, eta baldin eta haur gehiago apuntatuko balitz zozketa egingo litzateke izena emandakoen artean.Aurkeztu beharreko dokumentazioa Izen emate orria (online egiten den kasuan, formularioa bete). Karnet tamainako haurraren argazkia. Osakidetzaren txartelaren kopia. Prezio publikoa kobratu ahal izateko kontu korrontearen banku-agiria.
Alegiako udaleku irekietan begirale izan nahi dutenek eta praktikaldia egin nahi dutenek dute izena emateko epea. Gaurtik aurrera bidali daitezke kurrikulumak udalekuirekiak@kalexka.com helbidera eta apirilaren 30a izango da azken eguna.