10:OO-11:OO Ibilaldia: 11:OO-13:OO Ondoren luzapenak musikaz girotuta.
Izen ematea, 9:00etatik aurrera, dohain Uxo Toki elkartean.
11:00 – Tolosa eta Ibarrako elkarte gastronomikoen arteko VII. bakailao lehiaketa.11:30 – Food trucks.14:30 – VII. Gastronomika amaierako bazkaria, Euskal Parrillaren eskutik.
Elorri Aldapa saskibaloi taldeak Baskonia eta Barça taldeen arteko saskibaloi partidarako autobusa antolatu du. Partida apirilaren 26an jokatuko da 12:00etan Gasteizen eta izena emateko epea zabalik dago. Interesatuek elorri.aldapa@gmail.com helbidera idatzita edo taldeko kideren bati esanda eman beharko dute izena apirilaren 13a baino lehen. 14 urtetik beherakoek 22 euro ordaindu beharko dituzte eta hortik gorakoek 27. Prezioan autobusa eta sarrera sartzen dira. 50 lagunetik gorako taldea osatzen bada, kamiseta baten zozketra egingo da
Publizitate agentzia honetako hiru kideak edozer saltzeko kapaz dira. Den-dena, baita behar ez duzuna ere. Batik bat, behar ez duzuna. Despistatu eta bi buruko koilara bat salduko dizute, azkarrago bazkalduko duzula esanda. Edo ohe birakari bat, gauero estresa zentrifugatuko dizuna. Edozer. Txakurrentzako katiuskak eta arbolentzako aterkiak. Azken orduko gertaera batek, ordea, hankaz gora jarriko du agentzia. Gauza bakar bat saltzea lortu behar dute: gehiago ez erosteko gogoa. Sarrera: 6 €.
Arotz profesionalak emandako oinarrizko kanperizazio formakuntza. Izena emateko: 943 67 43 66 telefono zenbakian.
Alegiako udaleku irekietan begirale izan nahi dutenek eta praktikaldia egin nahi dutenek dute izena emateko epea. Gaurtik aurrera bidali daitezke kurrikulumak udalekuirekiak@kalexka.com helbidera eta apirilaren 30a izango da azken eguna.
Apirilak 24, ostirala II. Ipuin Lehiaketako sari banaketa. 19:00etan zinean. Apirilak 27, astelehena Sukaldaritza tailerra. Azken saioa. 18:30ean Txintxarri elkartean. Maiatzak 8, ostirala ‘Azkena eta bagoaz’. Kale ikuskizuna. Trapu Zaharra taldea. 19:00etan plazan. Maiatzak 11, astelehena Liburutegia topagune: “Eko jolasak tailerra”. 16:30ean bulebarrean. Maiatzak 14, osteguna Dantza tailerreko haurren emanaldia. 17:00etan kultur etxean. Maiatzak 16, larunbata 3x3 saskibaloi txapelketa. Infantil eta kadete mailak. 16:00etan Elorri pilotalekuan. Maiatzak 29, ostirala Gimnasia erritmikako ikasleen ikasturte amaierako emanaldia. 18:30ean Elorri pilotalekuan. Maiatzak 30, larunbata 3x3 saskibaloi txapelketa. Kuadrilla artekoa. 16:00etan eskola aurrean. Intxurre futbol taldearen denboraldi amaierako festa.
Inagurazioa apirilak 23, 19.00etan.