Intxurre Antzerki Taldeak bigarrenez antolatu du Oinarria Antzerki Topaketa. Bi ekitalditan banatuko da aurtengoa. Maiatzean haurrei zuzenduriko emanaldiak izango dira eta udazkenean, urria-azaroa inguruan, helduentzako saioak egingo dira. Maiatzaren 26an, herriko gaztetxoen emanaldia izango da, ‘Herri zoroa II. atala’ lana eskainiko dute kultur etxean. Maiatzaren 29an ‘Gertuko magia’ emanaldia izango da herrian barrena. Bost lagunek magiarekin sorginduko dituzte herriko kaleak. Intxurre taldearen obra berria Bestalde, Intxurre antzerki taldea obra berria prestatzen ari da eta asmoa Oinarriak II Topaketetan, urria-azaroa aldera estrainatzekoa da.
Iñaki Artolak igandean jokatuko duen finalerako egin diren kamisetak ostiral arratsaldean banatuko dira plazan. 16:00etatik 20:00etara bitartean jaso ahal izango dira eta eskaerak egin dituzten pertsonek ordutegi horietan jaso beharko dituzte kamisetak.
17:30 - Erraldoiak dantzarazteko tailerra.Ondoren - Kalejira dultzaineroekin.22:30 - Anitz DAntza Taldearen emanaldia kiroldegian.
Intxurre futbol taldeak zabalik ditu 2026-2027 denboraldirako izena emateak. Intxurren futbolean aritu nahi dutenek ekainaren 15era bitartean eman ahal izango dute izena. Data horretatik aurrera, itxaron zerrenda bat zabalduko da. Alde batetik, 2015etik aurrera jaiotakoak futbol eskolan eman ahal izango dute izena eta bestetik, 2014an edo lehenago jaiotakoek, futbol taldean. Segidan dituzue batean edo bestean izena eman ahal izateko loturak: FUTBOL ESKOLA: hemen. FUTBOL TALDEA: hemen.
Erakusketa honetan bere ibilbide artistikoaren alderdi pertsonalena erakutsi nahi izan du, urteetan jaso ditudan objektu-altxor kuttunenak kutxetan, ametsak diruditen konposizioak osatuz, eta kutxetatik kanpo, barruan egon zitezkeen gorputz, izaki eta paisaia surrealista handiagoak. Begiak, likenak, loreak, harriak, hezurrak, animaliak, gorputzak, bizitza, heriotza… azken finean, natura arte erakusketa bilakatuta.
Apirilak 24, ostirala II. Ipuin Lehiaketako sari banaketa. 19:00etan zinean. Apirilak 27, astelehena Sukaldaritza tailerra. Azken saioa. 18:30ean Txintxarri elkartean. Maiatzak 8, ostirala ‘Azkena eta bagoaz’. Kale ikuskizuna. Trapu Zaharra taldea. 19:00etan plazan. Maiatzak 11, astelehena Liburutegia topagune: “Eko jolasak tailerra”. 16:30ean bulebarrean. Maiatzak 14, osteguna Dantza tailerreko haurren emanaldia. 17:00etan kultur etxean. Maiatzak 16, larunbata 3x3 saskibaloi txapelketa. Infantil eta kadete mailak. 16:00etan Elorri pilotalekuan. Maiatzak 29, ostirala Gimnasia erritmikako ikasleen ikasturte amaierako emanaldia. 18:30ean Elorri pilotalekuan. Maiatzak 30, larunbata 3x3 saskibaloi txapelketa. Kuadrilla artekoa. 16:00etan eskola aurrean. Intxurre futbol taldearen denboraldi amaierako festa.
CEBANCek eta Alegiako Udalak elkarlanean antolatuta, maiatzaren 18tik ekainaren 22ra ‘Emozioak elikaduraren bidez kudeatzea: Sukaldaritza emozionala’ ikastaroa eskainiko da. Saioak astelehenetan izango dira 17:00etatik 20:30era. Ikastaroan parte hartzeko interesa duten herritarrek maiatzaren 6tik 13ra eman ahal izango dute izena. Horretarako, lotura honetan aurkituko duten formularioa bete beharko da. Ikastaroa doakoa izango da.
Inagurazioa apirilak 23, 19.00etan.