2026/05/29 08:00 - 23:59
Intxurre Antzerki Taldeak bigarrenez antolatu du Oinarria Antzerki Topaketa. Bi ekitalditan banatuko da aurtengoa. Maiatzean haurrei zuzenduriko emanaldiak izango dira eta udazkenean, urria-azaroa inguruan, helduentzako saioak egingo dira.
Maiatzaren 26an, herriko gaztetxoen emanaldia izango da, ‘Herri zoroa II. atala’ lana eskainiko dute kultur etxean. Maiatzaren 29an ‘Gertuko magia’ emanaldia izango da herrian barrena. Bost lagunek magiarekin sorginduko dituzte herriko kaleak.
Intxurre taldearen obra berria
Bestalde, Intxurre antzerki taldea obra berria prestatzen ari da eta asmoa Oinarriak II Topaketetan, urria-azaroa aldera estrainatzekoa da.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.