Idatzi honen bitartez aurtengo Elkartasun Kilometroa Bizipoza elkartearen alde egingo dugula adierazi nahi dizuegu. Zuen seme-alabek “babesle taula” eramango dute etxeetara. Taula orientagarria da, ikasleek ardura txiki bat har dezaten: babeslea izan daiteke aita, ama, osaba, izeba, aitona, amona, dendaria, bizilaguna…: nahi adina babesle izan daitezke. Era berean, nahi adina diru bildu edo/eta elkartasun buelta kopuru (sinbolikoki) babes ditzakezue. Dirua eta betetako taula, ikastolara ekarri behar dute ikasleek eta tutoreak jasoko du. Hala ere, norbaitek diru ekarpen berezia egin nahiko balu, jarri dadila harremanetan idazkaritzarekin eta bertatik kudeatuko dute. Apirilaren 28an, asteartea, arratsaldeko 15:15etatik 16:30etara ospatuko dugu, elkartasuna erakutsiz plazan hasi eta bukatuko den ibilbide zirkularrean bueltaka arituko gara. Egun honetan Plazako geltokiko ikasleak plazan jaso beharko dira, autobusak ibilbide luzea egingo du plazatik abiatuz. Kontutan hartu haurrak jasotzerakoan tutoreari jakinaraztea ezinbesteko dela. Festan parte hartzera gonbidatuta zaudete.
Obrak Ponchielliren handitasun musikala biltzen du, opera-abeslari zerrenda benetan entzutetsuarekin, eta une ahaztezinak ditu, hala nola "Suicidio!" aria edo Veneziako inauterietako eszena ikusgarria. Italiako opera-ikuskizun handiaren magnetismo guztia hedatzen du. Atsedenaldian mokadutxo bat zerbitzatuko da. Sarrerak: ALDEZ AURRETIK: 8 € / EGUNEAN BERTAN: 10 €
Arotz profesionalak emandako oinarrizko kanperizazio formakuntza. Izena emateko: 943 67 43 66 telefono zenbakian.
Alegiako udaleku irekietan begirale izan nahi dutenek eta praktikaldia egin nahi dutenek dute izena emateko epea. Gaurtik aurrera bidali daitezke kurrikulumak udalekuirekiak@kalexka.com helbidera eta apirilaren 30a izango da azken eguna.
Apirilak 24, ostirala II. Ipuin Lehiaketako sari banaketa. 19:00etan zinean. Apirilak 27, astelehena Sukaldaritza tailerra. Azken saioa. 18:30ean Txintxarri elkartean. Maiatzak 8, ostirala ‘Azkena eta bagoaz’. Kale ikuskizuna. Trapu Zaharra taldea. 19:00etan plazan. Maiatzak 11, astelehena Liburutegia topagune: “Eko jolasak tailerra”. 16:30ean bulebarrean. Maiatzak 14, osteguna Dantza tailerreko haurren emanaldia. 17:00etan kultur etxean. Maiatzak 16, larunbata 3x3 saskibaloi txapelketa. Infantil eta kadete mailak. 16:00etan Elorri pilotalekuan. Maiatzak 29, ostirala Gimnasia erritmikako ikasleen ikasturte amaierako emanaldia. 18:30ean Elorri pilotalekuan. Maiatzak 30, larunbata 3x3 saskibaloi txapelketa. Kuadrilla artekoa. 16:00etan eskola aurrean. Intxurre futbol taldearen denboraldi amaierako festa.
Inagurazioa apirilak 23, 19.00etan.