2026/04/28 15:15
Idatzi honen bitartez aurtengo Elkartasun Kilometroa Bizipoza elkartearen alde egingo dugula adierazi nahi dizuegu.
Zuen seme-alabek “babesle taula” eramango dute etxeetara. Taula orientagarria da, ikasleek ardura txiki bat har dezaten: babeslea izan daiteke aita, ama, osaba, izeba, aitona, amona, dendaria, bizilaguna…: nahi adina babesle izan daitezke.
Era berean, nahi adina diru bildu edo/eta elkartasun buelta kopuru (sinbolikoki) babes ditzakezue. Dirua eta betetako taula, ikastolara ekarri behar dute ikasleek eta tutoreak jasoko du. Hala ere, norbaitek diru ekarpen berezia egin nahiko balu, jarri dadila harremanetan idazkaritzarekin eta bertatik kudeatuko dute.
Apirilaren 28an, asteartea, arratsaldeko 15:15etatik 16:30etara ospatuko dugu, elkartasuna erakutsiz plazan hasi eta bukatuko den ibilbide zirkularrean bueltaka arituko gara.
Egun honetan Plazako geltokiko ikasleak plazan jaso beharko dira, autobusak ibilbide luzea egingo du plazatik abiatuz. Kontutan hartu haurrak jasotzerakoan tutoreari jakinaraztea ezinbesteko dela.
Festan parte hartzera gonbidatuta zaudete.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.