9:15 · Diana Tolosako Udal Txistulariekin 10:00 · Helduentzako futbol txapelketa 11:00 · Artisau azoka eta eskulan erakusketa 12:00 - 14:00 · Festa giroa Konponezinak txarangarekin 14:30 · Auzo bazkaria eta karta-jokoen sari banaketa 16:00 · Dantzaldia Perurekin 18:30 · Toka txapelketa 20:00 · Sardina-jana 22:30 · Jaiei amaiera
Erakusketa + Inesen entzunaldi esperimentala
Eltxo tigrearen presentziaren inguruko laginketa bat jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak Alegian ekainaren 15ean. Azaroaren 15era bitartean luzatuko da eta laginketa horren helburua Alegian eltxo tigrerik bat ote dagoen zehaztea izango da. Bada, laginketa horretarako edalontzi moduko ontzi batzuk jarriko dira herriko hainbat puntutan. Ontzi horiek ura izango dute eta ez dira arriskutsuak inondik inora herritarrentzat. Laginketak irauten duen bitartean ontzi horiek dauden lekuan uztea eskatzen da, kendu gabe.
Irailaren 27an XIX. Artisau eta Nekazal Azoka Berezia egingo da Alegian. Bertan postua jarri nahi dutenek zabalik dute horretarako aukera. Lotura honetako formularioa betez eman daiteke eta izena emateko azken eguna uztailaren 30a izango da.
Asteasuko udal igerilekua ekainaren 13tik irailaren 6ra egongo da zabalik. Ordutegia 11:00etatik 20:00etara izango da. Igerilekuko abonu berriak eskatzeko edo urteko abonuak berritzeko, eskabidea bete eta udaletxean aurkeztu beharko da. Horrez gain, aurreko urteko txartelak ere eraman beharko dira aktibatzeko. Eskabideak udal webgunean eta udaletxean daude eskuragarri. Asteasuarrek ekainaren 1etik aurrera egin ahal izango dute izapidea. Asteasuarrek eta beste herrietako herritarrek, berriz, ekainaren 8tik aurrera eskatu ahal izango dituzte abonuak, soberako abonuak baleude. Udaletxeko ordutegia 09:00etatik 14:00etara izango da.