IGANDEA 19 09:30. Kalejira berezia, herriko txistulari ohiekin. 12:15. Rondalla Alaitasunaren emanaldia plazan. Ondoren, Kalean txaranga kalez kale ibiliko da egun guztian zehar. 17:00. Sokamuturra plazan. 18:00. Haurrentzako trial zirkuitoa eskolako patioan Irene Caminosen eskutik. 19:30. Irene Caminosen erakustaldia eskolako patioan. 20:30. Bingoa plazan. 21:00. Zahagiardoa plazan. 22:00. Mas Vale Madre taldearen kontzertua plazan. Ondoren, Txintxarria erre eta jaiak agurtuko ditugu
UZTAILAK 19, IGANDEA 12:00etan | HAUR JOLASAK Jarraian | TOKA TXAPELKETA Ondoren | TRIKITILARIAK: ASTIASARAN eta ANDONEGI 17:30ean | Gazteen HARRI-TIRA saioa Arratsaldean eta gauean | ASTIASARAN ETA ANDONEGI trikitilariak TRANPAZULOREN JETSIERA
Eltxo tigrearen presentziaren inguruko laginketa bat jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak Alegian ekainaren 15ean. Azaroaren 15era bitartean luzatuko da eta laginketa horren helburua Alegian eltxo tigrerik bat ote dagoen zehaztea izango da. Bada, laginketa horretarako edalontzi moduko ontzi batzuk jarriko dira herriko hainbat puntutan. Ontzi horiek ura izango dute eta ez dira arriskutsuak inondik inora herritarrentzat. Laginketak irauten duen bitartean ontzi horiek dauden lekuan uztea eskatzen da, kendu gabe.
Alegiako festetako kamisetak eskatu zituztenek uztailaren 8tik aurrera jaso ahal izango dituzte kultur etxean. 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 21:00etarako ordutegian jaso ahal izango dira eta gogoratu aurrez eskaera eginda izatea ezinbestekoa dela kamisetak jaso ahal izateko.
Irailaren 27an XIX. Artisau eta Nekazal Azoka Berezia egingo da Alegian. Bertan postua jarri nahi dutenek zabalik dute horretarako aukera. Lotura honetako formularioa betez eman daiteke eta izena emateko azken eguna uztailaren 30a izango da.
Asteasuko udal igerilekua ekainaren 13tik irailaren 6ra egongo da zabalik. Ordutegia 11:00etatik 20:00etara izango da. Igerilekuko abonu berriak eskatzeko edo urteko abonuak berritzeko, eskabidea bete eta udaletxean aurkeztu beharko da. Horrez gain, aurreko urteko txartelak ere eraman beharko dira aktibatzeko. Eskabideak udal webgunean eta udaletxean daude eskuragarri. Asteasuarrek ekainaren 1etik aurrera egin ahal izango dute izapidea. Asteasuarrek eta beste herrietako herritarrek, berriz, ekainaren 8tik aurrera eskatu ahal izango dituzte abonuak, soberako abonuak baleude. Udaletxeko ordutegia 09:00etatik 14:00etara izango da.
Asteasuko Azoka Berezia irailaren 27an egingo da, eta azokan postua jarri nahi dutenentzako izen-ematea zabalik dago. Deialdia Asteasutik kanpoko ekoizleentzat eta artisauentzat ere zabalik dago. Interesa dutenek irailaren 2a baino lehen eman beharko dute izena. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, kultura@asteasu.eus helbidera idatzi edo 626 235 884 telefono zenbakira deitu daiteke