Ekainak 28, igandea: 12:00 Bertso saioa: Andoni Egaña, Julio Soto, June Aiestaran, Nerea Ibarzabal eta Unai Mendizabal. Gai-jartzailea, Amaia Agirre 18:00 Trikitixa eta pandero ikasleen musika emanaldia Ondoren buruhandiak 21:00 Herri afaria Ondoren Pasai txaranga Eta bukatzeko karaoke herrikoia
Eltxo tigrearen presentziaren inguruko laginketa bat jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak Alegian ekainaren 15ean. Azaroaren 15era bitartean luzatuko da eta laginketa horren helburua Alegian eltxo tigrerik bat ote dagoen zehaztea izango da. Bada, laginketa horretarako edalontzi moduko ontzi batzuk jarriko dira herriko hainbat puntutan. Ontzi horiek ura izango dute eta ez dira arriskutsuak inondik inora herritarrentzat. Laginketak irauten duen bitartean ontzi horiek dauden lekuan uztea eskatzen da, kendu gabe.
Erakusketa honetan bere ibilbide artistikoaren alderdi pertsonalena erakutsi nahi izan du, urteetan jaso ditudan objektu-altxor kuttunenak kutxetan, ametsak diruditen konposizioak osatuz, eta kutxetatik kanpo, barruan egon zitezkeen gorputz, izaki eta paisaia surrealista handiagoak. Begiak, likenak, loreak, harriak, hezurrak, animaliak, gorputzak, bizitza, heriotza… azken finean, natura arte erakusketa bilakatuta.
Irailaren 27an XIX. Artisau eta Nekazal Azoka Berezia egingo da Alegian. Bertan postua jarri nahi dutenek zabalik dute horretarako aukera. Lotura honetako formularioa betez eman daiteke eta izena emateko azken eguna uztailaren 30a izango da.
Asteasuko udal igerilekua ekainaren 13tik irailaren 6ra egongo da zabalik. Ordutegia 11:00etatik 20:00etara izango da. Igerilekuko abonu berriak eskatzeko edo urteko abonuak berritzeko, eskabidea bete eta udaletxean aurkeztu beharko da. Horrez gain, aurreko urteko txartelak ere eraman beharko dira aktibatzeko. Eskabideak udal webgunean eta udaletxean daude eskuragarri. Asteasuarrek ekainaren 1etik aurrera egin ahal izango dute izapidea. Asteasuarrek eta beste herrietako herritarrek, berriz, ekainaren 8tik aurrera eskatu ahal izango dituzte abonuak, soberako abonuak baleude. Udaletxeko ordutegia 09:00etatik 14:00etara izango da.