2024/09/16 - 2024/09/30 9:00

2024-2025 ikasturteko kultur lantegietan izen-ematea

2024-2025 ikasturteko kultur lantegietan izen-ematea
Kultur etxea, Ibarra

Izen ematea:

Izena emateko epea irailak 16tik 30era bitarte egongo da zabalik. Kultur etxean egingo da, dagokion matrikula orria bertan presentzialki izapidetu eta entregatu ondoren.

Ikastaroetan parte hartzaile kopurua mugatua da. Aurreko ikasturteko ikasleek eta ibarrakoak direnek lehentasuna izango dute matrikulazio lehenengo astean.

Parte hartzeko irizpideak:

Ikastaroetan parte hartzeko gutxieneko adina: 16 urte. Adin-azpikoek ikastaroetan parte hartzeko gurasoen baimena beharko dute.

Ikasle guztiek beharrezko neurriak hartu beharji dutyzte tailerretan arriskurik ez sortzeko, bai eta arrisku horiekiko esposizioa bera saihesteko ere. Agintariek eta Ibarrako Udalak ezarritako segurtasun eta higiene neurriak jarraitu beharko dira.

Matrikularen zenbatekoan ez da ikastaroko materiala sartzen. Ikastaroan zehar behar izan daitezkeen materialak ikastaroko ikasleek eramango dituzte.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean