15:30ean haurrak, 16:30ean proba nagusia.
Abenduaren 31n San Silbestre lasterketaren hamalaugarren ekitaldia jokatuko da. 17:00etan hasiko da eta maila ezberdinetako lasterketak izango dira. Haurrak ariko dira lehenik eta helduak ondoren. Izena emateko epea zabalik dago abenduaren 28ra bitartean. Helduek lotura honetako formulario bidez eman dezakete eta LHkoek lotura honen bidez. Infantil, kadete eta helduen mailetakoek 7 euro ordaindu beharko dute parte hartzeagatik eta probarako diseinaturiko kamiseta bat jasoko dute. Ordainketa lasterketa egunean bertan egingo da dortsala jasotzerakoan eta kamiseta ere orduan emango zaie. Lasterketaren egunean bertan ere izango da izena emateko aukera, 16:00etatik 16:45era. Pizgarri modura, mozorro onenaren saria banatuko da eta horrenbestean, herritarrak parte hartzera eta sormenari buelta bat ematera animatu nahi dira.
Abenduaren 22tik urtarrilak 5 arte: Goizez 10:30-13:00 Arratsaldez 16:30-19:30 ITXITA: abenduak 24, 26, 31 eta urtarrilak 2.
2026ko herriko egutegirako argazki lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak ikusgai izango dira bertan.
Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeko ordutegiak aldaketak izango ditu gabonetan. Abenduaren 22an eta 23an, astelehena eta asteartea, 15:00etatik 21:00etara egongo da irekita eta liburutegiak ohiko ordutegia izango du, 16:30etik 19:30era. Abenduaren 24tik urtarrilaren 1era, biak barne, itxita egongo da. Urtarrilaren 2an eta 5an goizez egongo dira zabalik kultur etxea eta liburutegia, 10:00etatik 13:00etara.
Gabonetako hainbat ekintzek trafikoan eragina izango dute une zehatzetan. Abenduaren 24an Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrerak, abenduaren 31n San Silbestre krosak eta urtarrilaren 5ean errege kabalgatak zirkulazioan hainbat eragozpen eragingo dituzte. Segidan xehetasunak: -Abenduak 24. 18:30etik 19:30era unean uneko mozketak izango dira eskola eta Tontokale gaineko bidegurutzearen artean. -Abenduak 31. 17:00etatik 18:00etara Kikarako bidegurutzetik Tontokale gaineko bidegurutzera trafikoa itxita egongo da, San Juan kalea barne. -Urtarrilak 5. 18:00etatik 19:30era Kikarako bidegurutzetik Tontokale gaineko bidegurutzera trafikoa itxita egongo da, San Juan kalea barne.