Orendaingo txiki txikienen txanda izango da oraingo honetan, Orendaingo haurreskolako umeen korrika ospatuko baita.
Martxoaren 27an, ostirala, Korrika Txikia egingo da Alegian. Herriko ikastetxeetako ikasleak herrian zehar korrika ibiliko dira eta horrek ondoko eragozpenak sortuko ditu trafikoan: Eguna: martxoak 27, ostirala. Ordutegia: 11:15-12:30. Arrazoia: Korrika Txikia. San Juan kaleak ibilgailurik gabe egon beharko du ordutegi horretan.
15:30ean Eskolako Korrika Txikia. 16:20ean Berrobi Kantari. Ondoren merienda.
Euskal Herrian orotariko fenomeno meteorologikoak ikusgai dauzkagu, baina kasu honetan, munduan zehar aurkitu ditzakegun fenomeno meteorologikoen inguruan hitz egingo da. Ekaitz iraunkorrak, urakanak, itsasoko olatu erraldoiak, aurorak, zurrunbiloak, hare ekaitzak, euri jasak... Non eta zergatik ematen dira? Horretaz guztiaz hitz egingo da hitzaldian.
Martxoaren 27an, ostirala, Sutarri dantza taldeak ikuskizun berri bat estreinatuko du. ‘Galdera bat, mila pauso’ izena jarri diote ekoizpen berriari eta 20:30ean hasiko da Elorri pilotalekuan. Dantza taldeko kideek azken hilabeteetan landutakoa jendaurrean erakutsiko dute.
Alegiako Boskatu taldeak Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketako finala jokatuko du ostiralean. Alegiarrek Beasti taldea izango dute aurkari eta finala Tolosako Alondegian jokatuko da 22:00etatik aurrera.
Aintzinatik Euskal Herrian arta hostoekin egin ohi ziren piezak ikusteko aukera. Lola Altolagirre artistak egina.
Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten ere UEMAk. Aurten bi txanda izango dira: ekainaren 23tik uztailaren 1era, eta uztailaren 3tik 11ra. Zabalik da izena emateko epea eta martxoaren 31n amaituko da. Aurten ere ibiltaria izango da ekimena, eta Markina Xemeindik Ondarroarainoko bidea egingo dute gazteek, Bizkaian barrena. Txanda bakoitzean 60 lagunentzako lekua dago, 2008 eta 2011 urteen artean jaiotakoentzat. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea da udalekuen helburua. Ibilbidearen inguruan, Markina-Xemeindik abiatu eta Aulesti eta Beriatua bezalako herriak igarota, Ondarroara iritsiko dira. Informazio gehiagorako eta izena emateko aukera, lotura honetan.
Erakusketa, Zergatik babestu Amasamendi?