2025/12/31 17:00 - 20:00

Zabalik da XIV. San Silbestre lasterketan izena emateko epea

Zabalik da XIV. San Silbestre lasterketan izena emateko epea
Alegia

Abenduaren 31n San Silbestre lasterketaren hamalaugarren ekitaldia jokatuko da. 17:00etan hasiko da eta maila ezberdinetako lasterketak izango dira. Haurrak ariko dira lehenik eta helduak ondoren. 

Izena emateko epea zabalik dago abenduaren 28ra bitartean. Helduek lotura honetako formulario bidez eman dezakete eta LHkoek lotura honen bidez. Infantil, kadete eta helduen mailetakoek 7 euro ordaindu beharko dute parte hartzeagatik eta probarako diseinaturiko kamiseta bat jasoko dute. Ordainketa lasterketa egunean bertan egingo da dortsala jasotzerakoan eta kamiseta ere orduan emango zaie. Lasterketaren egunean bertan ere izango da izena emateko aukera, 16:00etatik 16:45era. 

Pizgarri modura, mozorro onenaren saria banatuko da eta horrenbestean, herritarrak parte hartzera eta sormenari buelta bat ematera animatu nahi dira.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA