Artista - Andre Roldan - "Taller de titeres y cuentos"
12:00 "Sustraietatik eraldatuz" dokumentalaren emanaldia. 13:00 Poteo musikatua. 14:00 Emakumeen bazkaria, ostatuan. (Izen-ematea: otsailaren 26tik martxoaren 5era, ostatuan edo udaletxean).
12:00: Podcasta Amasa-Villabonako Aljibean.13:30: Elkarteratzea oinezkoen zubian.Amaitzean, Irradaka dantza Saskiko plazan.14:30: Bazkaria Amasa-Villabonako berduraplazan
Ordiziatik datorren eta emakumez soilik osatutako abesbatza honek 17 eta 80 urte bitarteko 25 partaide biltzen ditu, eta belaunaldi ezberdinek ahots bakarra sortzen dute. Aurten, ilusioz eta harrotasunez bere 10. urteurrena ospatzen ari da, urte hauetan guztietan musikarekiko pasioa eta konpromisoa oholtza gainera eramaten. Zuzendaria: Debora Herrero.
12:00 Emakumeen giza katea Zizurkil eta Villabonako bi zubiean. 13:00 Asteasuko plazan Mosako morea.
13:00. Konzentrazioa plazan. 14:00. Bazkaria. Ondoren DJ Joxi Fernandezekin dantzaldia.
Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Eguneko aldarrikapenekin bat eginez, Udalak hainbat ekintza antolatu ditu. 13:00etan kontzentrazio bat egingo da plazan. 14:00etan bazkaria izango da Txintxarri jatetxean eta ondoren dantzaldia DJ Joxi Fernandezekin. Bazkarira joan nahi dutenek bihar, ostirala, izango dute txartelak erosteko azken eguna, kultur etxean 20 euroan.
13:00 Elkarretaratzea plazan. 14:00 Bazkaria erabilera anitzeko gelan.
17:00 - Bingo musikatua emakumeen abestiekin Ondoren - Pintxo-potea
Aintzinatik Euskal Herrian arta hostoekin egin ohi ziren piezak ikusteko aukera. Lola Altolagirre artistak egina.
Intxurreko futbolarien bost partida ikusi ahal izango dira asteburuan Elorri zelaian. Larunbatean 9:30ean infantil neskek Texasen aurka jokatuko dute eta 12:00etan kadete neskek Goierri Gorriri egingo diote aurre. Igande goizean infanti mutilen bi partida izango dira. 10:00etan Tolosaren aurka ariko dira eta 12:30ean Beasainen aurka. Igande arratsaldean, 15:30ean, gorengo mailako neskek Antigua Luberriren aurka jokatuko dute. Segidan dituzue azken jardunaldiko emaitzak eta asteburuko partidak: Iragan asteburuko emaitzak: -Gorengo maila: Intxurre 2-1 Segura Aizkorri. -Gorengo maila: Segura Aizkorri 2-1 Intxurre. -Erregionalak: Intxurre 4-6 Bergara. -Ohorezko mailako jubenilak: Intxurre 1-1 Mondragon. -Gorengo mailako kadeteak: Intxurre 3-1 Lagun Onak. -Lehen mailako kadeteak: Antzuola 0-5 Intxurre. -Lehen mailako infantilak: Mondragon 0-3 Intxurre. -Lehen mailako infantilak: Antzuola 1-3 Intxurre. -Infantilak F8: Intxurre 3-2 Tolosa. Datorren asteburuko partidak: -Gorengo maila: Aretxabaleta-Intxurre. Larunbatean 15:30ean Aretxabaletan. -Gorengo maila: Intxurre-Antigua Luberri. Igandean 15:30ean Elorrin. -Erregionalak: Tolosa-Intxurre. Larunbatean 17:30ean Tolosan. -Ohorezko mailako jubenilak: Orioko-Intxurre. Igandean 12:30ean Orion. -Gorengo mailako kadeteak: Anaitasuna-Intxurre. Larunbatean 9:15ean Azkoitian. -Lehen mailako kadeteak: Intxurre-Goierri Gorri. Larunbatean 12:00etan Elorrin. -Lehen mailako infantilak: Intxurre-Beasain. Igandean 12:30ean Elorrin. -Lehen mailako infantilak: Intxurre-Tolosa. Igandean 10:00etan Elorrin. -Infantilak F8: Intxurre-Texas. Larunbatean 9:30ean Elorrin.
Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten ere UEMAk. Aurten bi txanda izango dira: ekainaren 23tik uztailaren 1era, eta uztailaren 3tik 11ra. Zabalik da izena emateko epea eta martxoaren 31n amaituko da. Aurten ere ibiltaria izango da ekimena, eta Markina Xemeindik Ondarroarainoko bidea egingo dute gazteek, Bizkaian barrena. Txanda bakoitzean 60 lagunentzako lekua dago, 2008 eta 2011 urteen artean jaiotakoentzat. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea da udalekuen helburua. Ibilbidearen inguruan, Markina-Xemeindik abiatu eta Aulesti eta Beriatua bezalako herriak igarota, Ondarroara iritsiko dira. Informazio gehiagorako eta izena emateko aukera, lotura honetan.