2026/03/07 - 2026/03/08 09:30

Intxurreko futbolarien bost partida

Intxurreko futbolarien bost partida
Alegia

Intxurreko futbolarien bost partida ikusi ahal izango dira asteburuan Elorri zelaian. Larunbatean 9:30ean infantil neskek Texasen aurka jokatuko dute eta 12:00etan kadete neskek Goierri Gorriri egingo diote aurre. Igande goizean infanti mutilen bi partida izango dira. 10:00etan Tolosaren aurka ariko dira eta 12:30ean Beasainen aurka. Igande arratsaldean, 15:30ean, gorengo mailako neskek Antigua Luberriren aurka jokatuko dute. Segidan dituzue azken jardunaldiko emaitzak eta asteburuko partidak:

Iragan asteburuko emaitzak:

-Gorengo maila: Intxurre 2-1 Segura Aizkorri.

-Gorengo maila: Segura Aizkorri 2-1 Intxurre. 

-Erregionalak: Intxurre 4-6 Bergara. 

-Ohorezko mailako jubenilak: Intxurre 1-1 Mondragon. 

-Gorengo mailako kadeteak: Intxurre 3-1 Lagun Onak. 

-Lehen mailako kadeteak:  Antzuola 0-5 Intxurre. 

-Lehen mailako infantilak: Mondragon 0-3 Intxurre.

-Lehen mailako infantilak: Antzuola 1-3 Intxurre. 

-Infantilak F8: Intxurre 3-2 Tolosa.

Datorren asteburuko partidak:

-Gorengo maila: Aretxabaleta-Intxurre. Larunbatean 15:30ean Aretxabaletan.

-Gorengo maila: Intxurre-Antigua Luberri. Igandean 15:30ean Elorrin.

-Erregionalak: Tolosa-Intxurre. Larunbatean 17:30ean Tolosan. 

-Ohorezko mailako jubenilak: Orioko-Intxurre. Igandean 12:30ean Orion.

-Gorengo mailako kadeteak: Anaitasuna-Intxurre. Larunbatean 9:15ean Azkoitian.

-Lehen mailako kadeteak:  Intxurre-Goierri Gorri. Larunbatean 12:00etan Elorrin.

-Lehen mailako infantilak: Intxurre-Beasain. Igandean 12:30ean Elorrin.

-Lehen mailako infantilak: Intxurre-Tolosa. Igandean 10:00etan Elorrin.

-Infantilak F8: Intxurre-Texas. Larunbatean 9:30ean Elorrin.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA