11:30-14:00 | KORRIKA GIRO musikaz eta kantuz. 11:30 | KORRIKA TXIKIAren prestaketa, Guraso Elkarteak: ikasleek petoak, pankartak eta abarrak prestatuko dituzte gurasoek lagunduta. 12:00-14:00 | KORRIKA LAGUN egiteko, materiala erosteko, ERRIGORA produktuak ezagutzeko, POSTUAK. 12:30-14:00 | HAMAIKETAKOA, Elordi Elkarteak. Helburua: Herritarrok LEKUKOA erosteko dirua. 13:00 | KORRIKA TXIKIA Plaza inguruan. 14:00 | Girotze ekitaldiaren AMAIERA.
18:00etan Bidasoatik Harago Xabi Solano eta Jon Garmendia Txuriya Belauntzako elizan.
1:1 eskala Alaia Martin eta Olatz Salvadorren eskutik. Sarrera 3 €.
Intxurreko futbolarien bost partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian. Larunbat goizean kadete eta infantil mailetako taldeen partidak jokatuko dira eta arratsaldean gorengoena eta jubenilena. Igandean infantilen neurketa bat izango da goizean. Segidan dituzue azken jardunaldiko emaitzak eta asteburuko partidak: Iragan asteburuko emaitzak: -Gorengo maila: Aretxabaleta 4-1 Intxurre. -Gorengo maila: Intxurre 2-3 Antigua Luberri. -Erregionalak: Tolosa 2-3 Intxurre. -Ohorezko mailako jubenilak: Orioko 2-5 Intxurre. -Gorengo mailako kadeteak: Anaitasuna 5-0 Intxurre. -Lehen mailako kadeteak: Intxurre 3-2 Goierri Gorri. -Lehen mailako infantilak: Intxurre 5-0 Beasain. -Lehen mailako infantilak: Intxurre 6-1 Tolosa. -Infantilak F8: Intxurre 2-2 Texas. Datorren asteburuko partidak: -Gorengo maila: Intxurre-Ilintxa. Larunbatean 15:30ean Elorrin. -Gorengo maila: Mariño Real Union-Intxurre. Igandean 15:30ean Irunen. -Erregionalak: Elgoibar-Intxurre. Larunbatean 18:30ean Elgoibarren. -Ohorezko mailako jubenilak: Intxurre-Aretxabaleta. Larunbatean 18.00etan Elorrin. -Gorengo mailako kadeteak: Intxurre-Ilintxa. Larunbatean 10:00etan Elorrin. -Lehen mailako kadeteak: Urola-Intxurre. Igandean 12:00etan Zumarragan. -Lehen mailako infantilak: Intxurre-Bergara. Igandean 11:00etan Elorrin. -Lehen mailako infantilak: Intxurre-Mutriku. Larunbatean 12:30ean Elorrin. -Infantilak F8: Goierri Gorri-Intxurre. Igandean 10:30ean Idiazabalen.
Aintzinatik Euskal Herrian arta hostoekin egin ohi ziren piezak ikusteko aukera. Lola Altolagirre artistak egina.
Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten ere UEMAk. Aurten bi txanda izango dira: ekainaren 23tik uztailaren 1era, eta uztailaren 3tik 11ra. Zabalik da izena emateko epea eta martxoaren 31n amaituko da. Aurten ere ibiltaria izango da ekimena, eta Markina Xemeindik Ondarroarainoko bidea egingo dute gazteek, Bizkaian barrena. Txanda bakoitzean 60 lagunentzako lekua dago, 2008 eta 2011 urteen artean jaiotakoentzat. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea da udalekuen helburua. Ibilbidearen inguruan, Markina-Xemeindik abiatu eta Aulesti eta Beriatua bezalako herriak igarota, Ondarroara iritsiko dira. Informazio gehiagorako eta izena emateko aukera, lotura honetan.