Martxoaren 3an, ‘Bularretik ehundutako aitortzak’ dokumentala eskainiko da 18:30ean zinean. Dokumentalak, minbiziaren errealitateari ikusgarritasuna eman nahi dio. Bertan, bularreko minbizia pairatu duten eta pairatzen ari diren Leitzako bost emakumeren testigantzak jasotzen dira, haien ingurukoen lekukotasunak eta mediku espezialisten iritziekin batera.
Aintzinatik Euskal Herrian arta hostoekin egin ohi ziren piezak ikusteko aukera. Lola Altolagirre artistak egina.
Udalbiltzaren Geuretik Sortuak egitasmoak hirugarren aldia du. Euskarazko sorkuntza sustatzea du helburu proiektu ak, eta bi urte irauten ditu. 2025. urtean zehar, Euskal Herri osoaren luze-zabalean 30 lan sortu dira proiektu honen baitan. Hain zuzen ere, zortzi antzezlanek, hamaika ipuinek, zazpi komikik eta lau film laburrek osatzen dute aurtengo edizioak emandako uzta. 2026an zehar izango da lan horiek guztiak zuzenean gozatzeko aukera; hona hemen proiektua gertuagotik eta sakonago ezagutzeko parada.