Udalbiltzaren Geuretik Sortuak egitasmoak hirugarren aldia du. Euskarazko sorkuntza sustatzea du helburu proiektu ak, eta bi urte irauten ditu. 2025. urtean zehar, Euskal Herri osoaren luze-zabalean 30 lan sortu dira proiektu honen baitan. Hain zuzen ere, zortzi antzezlanek, hamaika ipuinek, zazpi
komikik eta lau film laburrek osatzen dute aurtengo edizioak emandako uzta.
2026an zehar izango da lan horiek guztiak zuzenean gozatzeko aukera; hona hemen proiektua gertuagotik eta sakonago ezagutzeko parada.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.