Alfonbrak arto-hostoekin egiteko antzinako teknika Euskal Herrian.
Alfonbrak arto-hostoekin egiteko aintzinako teknika ikusi eta ikasteko aukera Lola Altolagirre "Arimatextil" artista eta ikertzaileak gidatuta.
14:00 Belauntzako emakumeen arteko bazkaria herriko Ostatuan. Izen ematea udaletxean martxoaren 3a baino lehen.
Aintzinatik Euskal Herrian arta hostoekin egin ohi ziren piezak ikusteko aukera. Lola Altolagirre artistak egina.
Intxurreko futbolarien bost partida ikusi ahal izango dira asteburuan Elorri zelaian. Larunbatean 9:30ean infantil neskek Texasen aurka jokatuko dute eta 12:00etan kadete neskek Goierri Gorriri egingo diote aurre. Igande goizean infanti mutilen bi partida izango dira. 10:00etan Tolosaren aurka ariko dira eta 12:30ean Beasainen aurka. Igande arratsaldean, 15:30ean, gorengo mailako neskek Antigua Luberriren aurka jokatuko dute. Segidan dituzue azken jardunaldiko emaitzak eta asteburuko partidak: Iragan asteburuko emaitzak: -Gorengo maila: Intxurre 2-1 Segura Aizkorri. -Gorengo maila: Segura Aizkorri 2-1 Intxurre. -Erregionalak: Intxurre 4-6 Bergara. -Ohorezko mailako jubenilak: Intxurre 1-1 Mondragon. -Gorengo mailako kadeteak: Intxurre 3-1 Lagun Onak. -Lehen mailako kadeteak: Antzuola 0-5 Intxurre. -Lehen mailako infantilak: Mondragon 0-3 Intxurre. -Lehen mailako infantilak: Antzuola 1-3 Intxurre. -Infantilak F8: Intxurre 3-2 Tolosa. Datorren asteburuko partidak: -Gorengo maila: Aretxabaleta-Intxurre. Larunbatean 15:30ean Aretxabaletan. -Gorengo maila: Intxurre-Antigua Luberri. Igandean 15:30ean Elorrin. -Erregionalak: Tolosa-Intxurre. Larunbatean 17:30ean Tolosan. -Ohorezko mailako jubenilak: Orioko-Intxurre. Igandean 12:30ean Orion. -Gorengo mailako kadeteak: Anaitasuna-Intxurre. Larunbatean 9:15ean Azkoitian. -Lehen mailako kadeteak: Intxurre-Goierri Gorri. Larunbatean 12:00etan Elorrin. -Lehen mailako infantilak: Intxurre-Beasain. Igandean 12:30ean Elorrin. -Lehen mailako infantilak: Intxurre-Tolosa. Igandean 10:00etan Elorrin. -Infantilak F8: Intxurre-Texas. Larunbatean 9:30ean Elorrin.
Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten ere UEMAk. Aurten bi txanda izango dira: ekainaren 23tik uztailaren 1era, eta uztailaren 3tik 11ra. Zabalik da izena emateko epea eta martxoaren 31n amaituko da. Aurten ere ibiltaria izango da ekimena, eta Markina Xemeindik Ondarroarainoko bidea egingo dute gazteek, Bizkaian barrena. Txanda bakoitzean 60 lagunentzako lekua dago, 2008 eta 2011 urteen artean jaiotakoentzat. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea da udalekuen helburua. Ibilbidearen inguruan, Markina-Xemeindik abiatu eta Aulesti eta Beriatua bezalako herriak igarota, Ondarroara iritsiko dira. Informazio gehiagorako eta izena emateko aukera, lotura honetan.