2025/12/24 - 2026/01/07 17:00

Gabonetako hainbat ekintzek trafiko eragozpenak sortuko dituzte

Gabonetako hainbat ekintzek trafiko eragozpenak sortuko dituzte
Alegia

Gabonetako hainbat ekintzek trafikoan eragina izango dute une zehatzetan. Abenduaren 24an Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrerak, abenduaren 31n San Silbestre krosak eta urtarrilaren 5ean errege kabalgatak zirkulazioan hainbat eragozpen eragingo dituzte. Segidan xehetasunak:

-Abenduak 24. 18:30etik 19:30era unean uneko mozketak izango dira eskola eta Tontokale gaineko bidegurutzearen artean.

-Abenduak 31. 17:00etatik 18:00etara Kikarako bidegurutzetik Tontokale gaineko bidegurutzera trafikoa itxita egongo da, San Juan kalea barne.

-Urtarrilak 5. 18:00etatik 19:30era Kikarako bidegurutzetik Tontokale gaineko bidegurutzera trafikoa itxita egongo da, San Juan kalea barne.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA