Artistak - Andre Roldan, Betzaida Urtaza, Ixabel Agirresarobe, Iñaki Carretero, May Gosrostiaga.
Etorkizunean haurrek euskaraz jarrai dezaten txikitatik euskarazko ingurune batean haztea funtsezkoa da. Inguru horretan eragiteko ahalmen gehien dutenak gurasoak izanik, Euskal Herri osoan eragiteko asmoz gurasoei zein haurrei zuzendutako ekimen berri bat jarriko da martxan udaberrian: Eusfera. Egitasmo hori Tolosaldean antolatzeko bilera irekia antolatu da Galtzaundi Euskaltzaleen Elkartearen egoitzan (Plaza Berria 1, Tolosa). Bilera martxoaren 11n izango da, 18:00etan, eta eskualdeko ikastetxeetako eta guraso elkarteetako ordezkariez gain, herritar ororentzat irekia izango da.Zer da Eusfera?0 eta 12 urte bitarteko haurren ingurunea euskaldunagoa izatea nahi duten familientzako ekimen berria da. Norabide horretan aurrerapausoak eman nahi dituzten familiei baliabideak, tresnak eta euskarazko espazio berriak eskainiko zaizkie eta horretan hasi nahi duten familiei, berriz, abiapuntu eroso bat. Beraz, haurren gurasoak (edo guraso rola betetzen duten helduak), euskaraz dira ekimenaren jomuga, euskara jakin ala ez. Maiatzaren 7tik 17ra, Euskal Herri osoan egingo da Eusfera ekimena.
-Tximista -Un día al año -Harri, Orri, Arkatz -Le moulin des artistes
Aintzinatik Euskal Herrian arta hostoekin egin ohi ziren piezak ikusteko aukera. Lola Altolagirre artistak egina.
Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten ere UEMAk. Aurten bi txanda izango dira: ekainaren 23tik uztailaren 1era, eta uztailaren 3tik 11ra. Zabalik da izena emateko epea eta martxoaren 31n amaituko da. Aurten ere ibiltaria izango da ekimena, eta Markina Xemeindik Ondarroarainoko bidea egingo dute gazteek, Bizkaian barrena. Txanda bakoitzean 60 lagunentzako lekua dago, 2008 eta 2011 urteen artean jaiotakoentzat. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea da udalekuen helburua. Ibilbidearen inguruan, Markina-Xemeindik abiatu eta Aulesti eta Beriatua bezalako herriak igarota, Ondarroara iritsiko dira. Informazio gehiagorako eta izena emateko aukera, lotura honetan.