Ostirala, apirilak 10



10:00
13:00

Aste Santuko ekintzak

Alegia

Txintxarri Gaztelekuak prest du aste santurako nerabeentzako jarduera eskaintza. Martxoaren 7a izango da azken eguna eta lotura honetako formulario bidez egin beharko dute. Eskaintza berezi hau gaztelekuko erabiltzaileak ez direnentzat ere bada, DBH eta Batxilergoko urteetakoei zuzendua dagoena. Hauxe da eskaintza: APIRILAK 10, OSTIRALA: HERRIKO EKINTZA, DBH 3-4 Ordutegia: 10:00-13:00. Elkargunea: Kultur etxeko sarrera. Parte hartu nahi dutenek kontuan izan beharreko ohar batzuk ere badira: -IRTEERAN 5€ko kuota jarriko da eta Gaztelekura ekarri beharko da dirua, dagokion ordutegian. Dirua ekartzeko epea: otsailak 27tik martxoak 7ra. -Hamaiketakoa, bazkaria eta ura etxetik eraman beharko da. -NANa eta osasun txartela eskura izan beharko dute. Fotokopiatuta ekartzea gomendatzen da.  Epez kanpoko izen ematerik ez da onartuko da eta jarduera bakoitzerako aurreikusitako plaza kopurua gainditzen bada, zozketa egingo da. Kasu horretan, izena eman duenari jakinaraziko zaio.

Aste Santuko ekintzak

Txintxarri Gaztelekuak prest du aste santurako nerabeentzako jarduera eskaintza.

Martxoaren 7a izango da azken eguna eta lotura honetako formulario bidez egin beharko dute. Eskaintza berezi hau gaztelekuko erabiltzaileak ez direnentzat ere bada, DBH eta Batxilergoko urteetakoei zuzendua dagoena. Hauxe da eskaintza:

APIRILAK 10, OSTIRALA: HERRIKO EKINTZA, DBH 3-4

Ordutegia: 10:00-13:00.

Elkargunea: Kultur etxeko sarrera.

Parte hartu nahi dutenek kontuan izan beharreko ohar batzuk ere badira:

-IRTEERAN 5€ko kuota jarriko da eta Gaztelekura ekarri beharko da dirua, dagokion ordutegian. Dirua ekartzeko epea: otsailak 27tik martxoak 7ra.

-Hamaiketakoa, bazkaria eta ura etxetik eraman beharko da.

-NANa eta osasun txartela eskura izan beharko dute. Fotokopiatuta ekartzea gomendatzen da. 

Epez kanpoko izen ematerik ez da onartuko da eta jarduera bakoitzerako aurreikusitako plaza kopurua gainditzen bada, zozketa egingo da. Kasu horretan, izena eman duenari jakinaraziko zaio.


19:00
20:30

Harribitxi

Berdura plaza, Tolosa | Kontzertuak

Iker Alvarez eta Aitor Urquizak osatutako bikoteak txistuaren eta musika tradizionalaren izaera bizia aldarrikatzen du. Txistuaren erabilera berriak bilatzen ditu, danbolin, bonbete, ttun-ttun, pandero, shruti box indiar, glockenspiel, gitarra, mandolina eta ezohikoak diren instrumentu gehiagorekin uztartuta. Maria Ereña kantari bizkaitarraren ahotsa ere izango da taula gainean.

Harribitxi Berdura plaza

Iker Alvarez eta Aitor Urquizak osatutako bikoteak txistuaren eta musika tradizionalaren izaera bizia aldarrikatzen du. Txistuaren erabilera berriak bilatzen ditu, danbolin, bonbete, ttun-ttun, pandero, shruti box indiar, glockenspiel, gitarra, mandolina eta ezohikoak diren instrumentu gehiagorekin uztartuta. Maria Ereña kantari bizkaitarraren ahotsa ere izango da taula gainean.


19:00
22:00

Ombuaren itzala ikuskizuna

Altzo

Eguna: apirilak 10, ostirala. Ordua: 19:00etan. Tokia: Batzarremuñon.

Ombuaren itzala ikuskizuna

Eguna: apirilak 10, ostirala.

Ordua: 19:00etan.

Tokia: Batzarremuñon.


20:30
21:30

El show de Ignatus Ferray

Leidor Aretoa, Tolosa | Antzerkia

El show de Ignatus Ferray Leidor Aretoa

22:30
23:50

DJ Makala

Fronton, Tolosa | Kontzertuak

Munduko askotariko musika-generoekin osatutako emanaldia eskainiko du Mikel Unzurrunzaga Schmitz disko-jartzaile eta musika-ekoizle zarauztarrak.

DJ Makala Fronton

Munduko askotariko musika-generoekin osatutako emanaldia eskainiko du Mikel Unzurrunzaga Schmitz disko-jartzaile eta musika-ekoizle zarauztarrak.


09:00

Oporretan Euskaraz udalekuetan izena emateko epea

Ibarra

Matrikula online eta aurrez aurre egiteko aukera izango da. Eskaera orriarekin batera honakoak ekarri behar dira: argazkia, osasun txartela eta prezio publikoa kobratu ahal izateko kontu-korrontearen banku-agiria. Oporretan Euskaraz 2026 udaleku irekiak antolatu ditu Ibarrako Udalak herrian aurtengo udan ere, herriko txikienez beren aisiaz euskaraz eta lagun artean goza dezaten. 2 eta 10 urte bitarteko 100 haurri zuzendutako zerbitzua eskainiko da (HH2tik LH4ra, 2023-2016) eta ekainaren 22tik uztailaren 17ra gozatu ahal izango dute ekintza desberdinez,  9:00etatik 13:00etara. Izen ematea: Apirilaren 7tik 17ra Bertan parte hartu nahi dutenentzat matrikula epea apirilaren 7an irekiko da, eta apirilaren 17ra arte izango da zabalik. Matrikula online zein aurrez aurre egiteko aukera izango da. Online izen ematea udalaren egoitza elektronikoan egin ahal izango da. Horretaz gain, matrikulazio epearen barruan izen emate fitxak beteta eta dokumentazioa, kultur etxean eta udaletxean ere jasoko dituzte. Aurtengo zerbitzu berezia: Haur-txokoa (20 haur)Ordutegia: 08:-09:00Prezioa: 73 €Udalekuetan parte hartzen duten haurrentzat izango da. Onarpenerako izen-emate hurrenkera errespetatuko da, eta baldin eta haur gehiago apuntatuko balitz zozketa egingo litzateke izena emandakoen artean.Aurkeztu beharreko dokumentazioa Izen emate orria (online egiten den kasuan, formularioa bete). Karnet tamainako haurraren argazkia. Osakidetzaren txartelaren kopia. Prezio publikoa kobratu ahal izateko kontu korrontearen banku-agiria.

Oporretan Euskaraz udalekuetan izena emateko epea

Matrikula online eta aurrez aurre egiteko aukera izango da. Eskaera orriarekin batera honakoak ekarri behar dira: argazkia, osasun txartela eta prezio publikoa kobratu ahal izateko kontu-korrontearen banku-agiria.

Oporretan Euskaraz 2026 udaleku irekiak antolatu ditu Ibarrako Udalak herrian aurtengo udan ere, herriko txikienez beren aisiaz euskaraz eta lagun artean goza dezaten. 2 eta 10 urte bitarteko 100 haurri zuzendutako zerbitzua eskainiko da (HH2tik LH4ra, 2023-2016) eta ekainaren 22tik uztailaren 17ra gozatu ahal izango dute ekintza desberdinez,  9:00etatik 13:00etara.

Izen ematea: Apirilaren 7tik 17ra

Bertan parte hartu nahi dutenentzat matrikula epea apirilaren 7an irekiko da, eta apirilaren 17ra arte izango da zabalik. Matrikula online zein aurrez aurre egiteko aukera izango da. Online izen ematea udalaren egoitza elektronikoan egin ahal izango da.

Horretaz gain, matrikulazio epearen barruan izen emate fitxak beteta eta dokumentazioa, kultur etxean eta udaletxean ere jasoko dituzte.

Aurtengo zerbitzu berezia:

Haur-txokoa (20 haur)
Ordutegia: 08:-09:00
Prezioa: 73 €
Udalekuetan parte hartzen duten haurrentzat izango da. 
Onarpenerako izen-emate hurrenkera errespetatuko da, eta baldin eta haur gehiago apuntatuko balitz zozketa egingo litzateke izena emandakoen artean.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      
Maiatza
al ar az og ol lr ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Urte osoko agenda ikusi »»