2026/04/10 10:00 - 13:00
Txintxarri Gaztelekuak prest du aste santurako nerabeentzako jarduera eskaintza.
Martxoaren 7a izango da azken eguna eta lotura honetako formulario bidez egin beharko dute. Eskaintza berezi hau gaztelekuko erabiltzaileak ez direnentzat ere bada, DBH eta Batxilergoko urteetakoei zuzendua dagoena. Hauxe da eskaintza:
APIRILAK 10, OSTIRALA: HERRIKO EKINTZA, DBH 3-4
Ordutegia: 10:00-13:00.
Elkargunea: Kultur etxeko sarrera.
Parte hartu nahi dutenek kontuan izan beharreko ohar batzuk ere badira:
-IRTEERAN 5€ko kuota jarriko da eta Gaztelekura ekarri beharko da dirua, dagokion ordutegian. Dirua ekartzeko epea: otsailak 27tik martxoak 7ra.
-Hamaiketakoa, bazkaria eta ura etxetik eraman beharko da.
-NANa eta osasun txartela eskura izan beharko dute. Fotokopiatuta ekartzea gomendatzen da.
Epez kanpoko izen ematerik ez da onartuko da eta jarduera bakoitzerako aurreikusitako plaza kopurua gainditzen bada, zozketa egingo da. Kasu horretan, izena eman duenari jakinaraziko zaio.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.