Jarraian Asisko Urmenetaren solasaldia.
Izen-ematea martxoak 5 arte (634 289 327).
Kongoko Jane Goodall Institutuan eta Tchimpoungako Txinpantzeen Errehabilitazio Zentroan bizitzen ari den esperientziaz hitz egingo du Atenciak. Txinpantzeak beren habitat naturalean berreskuratzeko, birgaitzeko eta berriro sartzeko erronkak eta aurrerapenak azalduko ditu, baita txinpantzeen babeserako eta ongizaterako ikerketa zientifikoek duen garrantzia ere. Bere lanaren dimentsio humanoa eta etikoa islatzen duten bizipen pertsonalak ere kontatuko ditu.
Ondoren, 21:00etan, Ibarrako emakumeen afaria egingo dute Xepla elkartean. Izen emateak Zubiaurren eta kultur etxean egin behar dira, 25 euroren truke.
Aintzinatik Euskal Herrian arta hostoekin egin ohi ziren piezak ikusteko aukera. Lola Altolagirre artistak egina.
Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten ere UEMAk. Aurten bi txanda izango dira: ekainaren 23tik uztailaren 1era, eta uztailaren 3tik 11ra. Zabalik da izena emateko epea eta martxoaren 31n amaituko da. Aurten ere ibiltaria izango da ekimena, eta Markina Xemeindik Ondarroarainoko bidea egingo dute gazteek, Bizkaian barrena. Txanda bakoitzean 60 lagunentzako lekua dago, 2008 eta 2011 urteen artean jaiotakoentzat. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea da udalekuen helburua. Ibilbidearen inguruan, Markina-Xemeindik abiatu eta Aulesti eta Beriatua bezalako herriak igarota, Ondarroara iritsiko dira. Informazio gehiagorako eta izena emateko aukera, lotura honetan.
Udalbiltzaren Geuretik Sortuak egitasmoak hirugarren aldia du. Euskarazko sorkuntza sustatzea du helburu proiektu ak, eta bi urte irauten ditu. 2025. urtean zehar, Euskal Herri osoaren luze-zabalean 30 lan sortu dira proiektu honen baitan. Hain zuzen ere, zortzi antzezlanek, hamaika ipuinek, zazpi komikik eta lau film laburrek osatzen dute aurtengo edizioak emandako uzta. 2026an zehar izango da lan horiek guztiak zuzenean gozatzeko aukera; hona hemen proiektua gertuagotik eta sakonago ezagutzeko parada.