Alaia Galtzagorria Ostomila txotxongilo taldea.
Patata tropikala (HH, LH1 eta LH2 mailetako ikasleentzat, 3-7 urte)
Alegia Zainduz prozesu parte hartzailearen baitan, 2025ean zehar lanketa ezberdin ugari egin dira eta horien emaitza izan da Alegiako Zaintza Mahaiaren sorrera. Zaintza Mahai horrek Zaintza Plan baten ildoak ezarri ditu eta helburu ezberdinak identifikatu dira. Zaintza Plana garatzen jarraitzeko saio ireki bat egingo da datorren martxoaren 12an, osteguna, 16:30ean udaletxeko pleno aretoan. Orain arteko saioetan parte hartu ez duten baina interesatuta dauden herritarrei, bertaratzeko deia egiten zaie.
17:30 Bilera 12-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoekin Beltzauntzako Kultur etxean.
“Zer gertatu zen 1999ko martxoaren 19ko gau horretan?” Sekretu ofizialen legea aldatzeko eta Ttottoren kasuaren egia eskatzeko elkarretaratzea.
Aitatxo dokumentalak seme/alaba baten galeraren dolua azaltzen du aitaren begiradatik. Seme-alabaren bat galdu duten lau aiten testigantzaren bitartez, dokumental honek aiten sufrimendua eta dolu eskubidea plazaratzen ditu. Bakoitzak egoera honi nola aurre egin dion azalduko da dokumentalean. Gizarteak duen genero begirada apurtuz. Ama gutxietsi gabe aitei hitza emanez horrelako egoeren aurrean, esperantza mezu bat zabalduz. Ideia originala: Anakotz Lasarte. Ondorengo solasaldian parte hartuko dute:Anakotz Lasartek eta Igor Alejok.
Aintzinatik Euskal Herrian arta hostoekin egin ohi ziren piezak ikusteko aukera. Lola Altolagirre artistak egina.
Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten ere UEMAk. Aurten bi txanda izango dira: ekainaren 23tik uztailaren 1era, eta uztailaren 3tik 11ra. Zabalik da izena emateko epea eta martxoaren 31n amaituko da. Aurten ere ibiltaria izango da ekimena, eta Markina Xemeindik Ondarroarainoko bidea egingo dute gazteek, Bizkaian barrena. Txanda bakoitzean 60 lagunentzako lekua dago, 2008 eta 2011 urteen artean jaiotakoentzat. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea da udalekuen helburua. Ibilbidearen inguruan, Markina-Xemeindik abiatu eta Aulesti eta Beriatua bezalako herriak igarota, Ondarroara iritsiko dira. Informazio gehiagorako eta izena emateko aukera, lotura honetan.