2026/03/12 16:30 - 23:59
Alegia Zainduz prozesu parte hartzailearen baitan, 2025ean zehar lanketa ezberdin ugari egin dira eta horien emaitza izan da Alegiako Zaintza Mahaiaren sorrera. Zaintza Mahai horrek Zaintza Plan baten ildoak ezarri ditu eta helburu ezberdinak identifikatu dira.
Zaintza Plana garatzen jarraitzeko saio ireki bat egingo da datorren martxoaren 12an, osteguna, 16:30ean udaletxeko pleno aretoan. Orain arteko saioetan parte hartu ez duten baina interesatuta dauden herritarrei, bertaratzeko deia egiten zaie.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.