Bizikleta ibilbidea egingo da Danena Txirrindularitzaren eskutik (eguraldi txarra bada, ginkana egingo da). Ondoren, 11:00etan, Eguberrietako Halterofilia Txapelketa egingo da Intxaur frontoian.
9:00-13:00 Podologo zerbitzua udaletxean, aurrez hitzordua hartuta: 943683000
Kirol Astearen baitan, 9:30ean, BIZIKLETA IBILBIDEA (eguraldi txarrarekin ginkana), Danena Txirrindularitzaren eskutik, benjaminak eta alebinak (LH3-6) eta infantilak eta kadeteak (DBH1-4). 11:00etan, Eguberritako Halterofilia Txapelketa jokatuko da, Intxaur frontoian.
Tolosaldeko 18 artista beraien 56 artelan jarri dituzte ikusgai eta salgai. Ordutegia: Asteazkenetik igandera, astegunez 17:30etatik 22:30etara, larunbatetan 11:00etatik 00:00etara eta igandeetan 12:00etatik aurrera.
Bertsoa eta Zirkua uztartuko dituen saio berezia antolatu dute elkarlanean Harituz Bertsozale Elkarguneak eta Gure Zirkuak. Ahozko inprobisazioa eta zirkuko disziplina desberdinak uztartuko dituzte zuzenean bertsolariek eta Gure Zirkuko artistek. Abenduaren 23an izango da emanaldia, Tolosako San Esteban auzoan kokatutako Gure Zirkuko karpan, arratsaldeko 19:00etan. Gure Zirkuko artistek eta lau bertsolarik parte hartuko dute saioan: Oihana Bartra, Unai Mendizabal, Andoni Egaña eta Alaia Martin. Gai-jartzaile lanetan Iker Iriarte eta Imanol Artola arituko dira. Ikuskizun berezia da Harituzek eta Gure Zirkuak antolatu dutena. Harituz Bertsozale Elkarguneak 10 urte egin ditu aurten eta urteurrena ospatzeko, bertsoak eta zirkua elkartzeaz gain, Gure Zirkuko karpan egingo den emanaldian, ez dira faltako umorea, musika eta beste hainbat sorpresa, publikoaren gozamenerako. Saioaren antolakuntzan lagundu dute Galtzaundi Euskara Taldeak eta Tolosako Udalak. Sarrerak nola eskuratuEmanaldirako sarrerek 15euroko prezioa dute, eta presentzialki lortzeko, Alegiako Ixkiña tabernara, Tolosako Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzara edo Villabonako Iru-aldeta tabernara gerturatu beharko da. Online lortzeko ordea, hemen eskuratu ditzazkezu.