Asteazkena, irailak 16



18:15
20:00

KZ Guneko tutorearen hurrengo bisita irailaren 16an izango da

Alegia

KZ Guneko tutorearen hurrengo bisita irailaren 16an, asteazkena, izango da. 18:15etik 20:00etara liburutegian kokatzen den gunean egongo da eta erabiltzaileek zalantzak argitzeko eta izapide ezberdinak egiteko aukera izango dute. BakQ eta Metaposta, besteak beste. Ikastaroak Aldi berean, KZ Guneak irailean zehar eskainiko dituen ikastaroen berri ere eman du. Lotura honetan kontsultatu dezakezue eskaintza.

KZ Guneko tutorearen hurrengo bisita irailaren 16an izango da

KZ Guneko tutorearen hurrengo bisita irailaren 16an, asteazkena, izango da. 18:15etik 20:00etara liburutegian kokatzen den gunean egongo da eta erabiltzaileek zalantzak argitzeko eta izapide ezberdinak egiteko aukera izango dute. BakQ eta Metaposta, besteak beste.

Ikastaroak

Aldi berean, KZ Guneak irailean zehar eskainiko dituen ikastaroen berri ere eman du. Lotura honetan kontsultatu dezakezue eskaintza.


euskara ikastaroetan izen-ematea

Anoeta Irura

Irailaren 1etik 18ra egongo da zabalik euskara ikastaroetan izena emateko epea. Euskara ikasi edo hobetu nahi duten herritarrek Iruran bertan edo Tolosaldean ikasteko aukera izango dute. Irurako ikastaroen kasuan, taldeak gutxieneko ikasle-kopurua osatzen bada sortuko dira. Tolosaldeko eskaintzaren informazioa ere eskuragarri dago, eta ikastaroren bat interesatzen zaien herritarrek dagokion euskaltegiarekin edo Irurako Udalarekin jar daitezke harremanetan. Informazio gehiago behar izanez gero, Irurako Udaleko Euskara Zerbitzuarekin jar daiteke harremanetan astearte eta ostegunetan, 09:00etatik 15:00etara: 943 691 333 / 688 879 800 edo euskara@irura.eus. Informazio-orriak: Anoeta-Irura Tolosaldea  

euskara ikastaroetan izen-ematea

Irailaren 1etik 18ra egongo da zabalik euskara ikastaroetan izena emateko epea. Euskara ikasi edo hobetu nahi duten herritarrek Iruran bertan edo Tolosaldean ikasteko aukera izango dute.

Irurako ikastaroen kasuan, taldeak gutxieneko ikasle-kopurua osatzen bada sortuko dira. Tolosaldeko eskaintzaren informazioa ere eskuragarri dago, eta ikastaroren bat interesatzen zaien herritarrek dagokion euskaltegiarekin edo Irurako Udalarekin jar daitezke harremanetan.

Informazio gehiago behar izanez gero, Irurako Udaleko Euskara Zerbitzuarekin jar daiteke harremanetan astearte eta ostegunetan, 09:00etatik 15:00etara: 943 691 333 / 688 879 800 edo euskara@irura.eus.

Informazio-orriak:


08:00

Eltxo tigrearen presentziaren inguruko laginketa

Alegia

Eltxo tigrearen presentziaren inguruko laginketa bat jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak Alegian ekainaren 15ean. Azaroaren 15era bitartean luzatuko da eta laginketa horren helburua Alegian eltxo tigrerik bat ote dagoen zehaztea izango da. Bada, laginketa horretarako edalontzi moduko ontzi batzuk jarriko dira herriko hainbat puntutan. Ontzi horiek ura izango dute eta ez dira arriskutsuak inondik inora herritarrentzat. Laginketak irauten duen bitartean ontzi horiek dauden lekuan uztea eskatzen da, kendu gabe.

Eltxo tigrearen presentziaren inguruko laginketa

Eltxo tigrearen presentziaren inguruko laginketa bat jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak Alegian ekainaren 15ean. Azaroaren 15era bitartean luzatuko da eta laginketa horren helburua Alegian eltxo tigrerik bat ote dagoen zehaztea izango da. Bada, laginketa horretarako edalontzi moduko ontzi batzuk jarriko dira herriko hainbat puntutan. Ontzi horiek ura izango dute eta ez dira arriskutsuak inondik inora herritarrentzat. Laginketak irauten duen bitartean ontzi horiek dauden lekuan uztea eskatzen da, kendu gabe.


09:00

Ikastaro eta zerbitzuetan izen-ematea

Orendain

2026-2027 Ikasturteko ikastaro eta zerbitzuetan izena emateko on-line galdetegia bete edo izen-emate orria udaletxean aurkeztu behar da (orriak udaletxean eta kultur etxean daude eskuragarri). Adi! Irailaren 14tik 25era udal bulegoak itxita egongo dira, beraz, tarte horretan izen-emate orria buzoian sartu beharko da edo on-line galdetegia bete. 

Ikastaro eta zerbitzuetan izen-ematea

2026-2027 Ikasturteko ikastaro eta zerbitzuetan izena emateko on-line galdetegia bete edo izen-emate orria udaletxean aurkeztu behar da (orriak udaletxean eta kultur etxean daude eskuragarri).

Adi! Irailaren 14tik 25era udal bulegoak itxita egongo dira, beraz, tarte horretan izen-emate orria buzoian sartu beharko da edo on-line galdetegia bete. 


09:00

Argazki lehiaketa

Orendain

2027ko herriko egutegiak egiteko, argazki lehiaketa egingo da. Egutegiak abenduan banatuko dira, eta irabazleak saria izango du. Ondorengoak dira baldintzak: Gaia: Orendain Argazkiek horizontalean ateratakoak izan behar dute. Ez da onartuko muntairik edo adimen artifizial bidez sortutako irudirik. Parte hartzaileak Orendainen erroldatuta egon behar du. Bakoitzak gehienez bost argazki aurkez ditzake.

Argazki lehiaketa

2027ko herriko egutegiak egiteko, argazki lehiaketa egingo da. Egutegiak abenduan banatuko dira, eta irabazleak saria izango du. Ondorengoak dira baldintzak:

  • Gaia: Orendain
  • Argazkiek horizontalean ateratakoak izan behar dute.
  • Ez da onartuko muntairik edo adimen artifizial bidez sortutako irudirik.
  • Parte hartzaileak Orendainen erroldatuta egon behar du.
  • Bakoitzak gehienez bost argazki aurkez ditzake.

12:13

Zabalik dago Usarrabi kiroldegiko 2026-2027 ikasturteko ikastaroetan izena emateko epea

Asteasu

2026-2027 ikasturterako eskaintzan 3. adineko gimnasia, ciclo indoor, bodyfit, pilates, gazteentzako multitraining/ciclo indoor eta aire zabaleko entrenamenduak daude. Ikastaroak irailaren 21ean hasi eta 2027ko ekainaren 18an amaituko dira. Izena Usarrabi kiroldegian bertan eman daiteke, irekiera ordutegian, edo 943 69 34 00 telefono zenbakira deituta. Ikastaroen ordutegiak, prezioak eta gainerako informazioa eskuorrian kontsulta daitezke.

Zabalik dago Usarrabi kiroldegiko 2026-2027 ikasturteko ikastaroetan izena emateko epea

2026-2027 ikasturterako eskaintzan 3. adineko gimnasia, ciclo indoor, bodyfit, pilates, gazteentzako multitraining/ciclo indoor eta aire zabaleko entrenamenduak daude. Ikastaroak irailaren 21ean hasi eta 2027ko ekainaren 18an amaituko dira.

Izena Usarrabi kiroldegian bertan eman daiteke, irekiera ordutegian, edo 943 69 34 00 telefono zenbakira deituta.

Ikastaroen ordutegiak, prezioak eta gainerako informazioa eskuorrian kontsulta daitezke.


18:00

Ramon Balerdi arte erakusketa

Gurea antzokia, Amasa-Villabona | Erakusketa

Ramon Balerdi Villabonako artistak erakusketa interesgarria zabalduko du bere herrian, azkenurteotan sortutako pintura eta eskulturekin.

Ramon Balerdi arte erakusketa Gurea antzokia

Ramon Balerdi Villabonako artistak erakusketa interesgarria zabalduko du bere herrian, azken
urteotan sortutako pintura eta eskulturekin.