Bi txotxongilolarik kutxa zahar bat irekitzen dute, guk jakin gabe gure etxeko ganbaran egon litekeena. Barruan, ordea, ez dituzte gure amonen baxerak aurkitzen, Gerra Zibilean ilea larru-arras moztu zieten milaka emakumeren historia isilarazia baizik. Ahozko narrazioa, antzerki dokumentala eta objektuen antzerkia uztartuz, «Melón Pelado» lanak bidaia esperpentiko bat proposatzen du, inoiz gehiago ganbara batean ezkutatu beharko ez litzatekeena.
German Intxaustiren erakusketa Udaletxeko ganbaran. Ostegunak eta ostiralak: 18:00-20:30 eta igandeak: 11:30-14:00.
Irekiera: urriak 2. Ostiral eta larunbatetan 16:00etatik 20:00etara Lizardi etxean.