Gabonetako kultur ekintzak prestatzeko bilera ireki bat egingo da azaroaren 23an, astelehena, 18:00etan kultur etxean. Egitaraua prestatzen esku bat bota nahi duten eta ekarpenak egin nahi dituzten herritarrei bertaratzeko deia egiten zaie.
German Intxaustiren erakusketa Udaletxeko ganbaran. Ostegunak eta ostiralak: 18:00-20:30 eta igandeak: 11:30-14:00.
Irekiera: urriak 2. Ostiral eta larunbatetan 16:00etatik 20:00etara Lizardi etxean.