Muxin eta Zapotxin pailazoek urteakdaramatzate Euskal Herriko haur eta familienartean barreak, musika eta uneahaztezinak partekatzen. Orain, Baserritarrakikuskizun berriarekin datoz, inoizbaino indartsuago!Oraingoan, Amona Mirentxuren baserrira joango dira, eta bertan abentura, bihurrikeria eta ezusteko ugari biziko dituzte. Gainera, disko berria ere aurkeztuko dute, Xabier Zabalaren musikarekin etakolaboratzaile ezagunen parte-hartzearekin. Barreak, musika eta familia osoarentzako festa paregabea!
Etorkizun hurbil batean kokatzen da antzezlana, eta O andrearen istorioa kontatzen du. Etxe estandarizatuak diseinatzen dituen multinazional baten fabrikan geratzen den langile bakarra da. Pertsona ordenatua, puntuala eta zoriontsua da —neurri batean, «zoriontasunaren pilulari» esker—, baina ideiarik gabe geratzenhasten da.
Lanaren, kontsumo modernoaren, norbanakoaren sormenaren galeraren eta komunitate-sentimenduaren inguruko hausnarketa egiten du, baita sistema ekonomikoak etekin ekonomikoa gizakien askatasunaren gainetik nola jartzen duen ere.
German Intxaustiren erakusketa Udaletxeko ganbaran. Ostegunak eta ostiralak: 18:00-20:30 eta igandeak: 11:30-14:00.
Irekiera: urriak 2. Ostiral eta larunbatetan 16:00etatik 20:00etara Lizardi etxean.