Azaroaren 22a Santa Zezili eguna da, musikarion eguna, eta horren aitzakian Loatzo Musika Eskolak zenbait ekitaldi antolatu ditu, horien artean azaroaren 20an Gurea antzokian izango den hau.Gelan egiten den lanketaren erakustaldi polita izango da, eta musika bidelagun izanik, nork bere sentimenduekin eta emozioekin konektatu eta musikaz gozatzea da helburua.
19:00etan ZE ESATONA?! bakarrizketa Janire Atxurraren eskutik Kultur etxean. Izen ematea udal bulegoetan egingo da, azaroaren 12 eta 13an.
German Intxaustiren erakusketa Udaletxeko ganbaran. Ostegunak eta ostiralak: 18:00-20:30 eta igandeak: 11:30-14:00.
Irekiera: urriak 2. Ostiral eta larunbatetan 16:00etatik 20:00etara Lizardi etxean.