17:00 Plazan elkartu. 18:00 Gaztain-jana. 18:30ean herriko argiak itzali eta beldurrak erreko ditugu. Ondoren, puska biltzea Kasko-Gaineko etxeetan. Afal aurretik, Aralarko otsoaren bila. Bukatzeko, afaria Eltxoak elkartean. Herri guztia eta lagunak gonbidatzen ditugu: haur, gazte, heldu nahiz adineko. Baldintza bakarra mozorrotzea da. Sortu mozorroa etxeko gauzekin: erabili irudimena! Ilunpean ibiliko garenez, eskuko argiak eraman.
Eltxo tigrearen presentziaren inguruko laginketa bat jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak Alegian ekainaren 15ean. Azaroaren 15era bitartean luzatuko da eta laginketa horren helburua Alegian eltxo tigrerik bat ote dagoen zehaztea izango da. Bada, laginketa horretarako edalontzi moduko ontzi batzuk jarriko dira herriko hainbat puntutan. Ontzi horiek ura izango dute eta ez dira arriskutsuak inondik inora herritarrentzat. Laginketak irauten duen bitartean ontzi horiek dauden lekuan uztea eskatzen da, kendu gabe.
2027ko herriko egutegiak egiteko, argazki lehiaketa egingo da. Egutegiak abenduan banatuko dira, eta irabazleak saria izango du. Ondorengoak dira baldintzak: Gaia: Orendain Argazkiek horizontalean ateratakoak izan behar dute. Ez da onartuko muntairik edo adimen artifizial bidez sortutako irudirik. Parte hartzaileak Orendainen erroldatuta egon behar du. Bakoitzak gehienez bost argazki aurkez ditzake.
Irekiera: urriak 2. Ostiral eta larunbatetan 16:00etatik 20:00etara Lizardi etxean.