2026/09/01 - 2026/09/18 00:00
Irailaren 1etik 18ra egongo da zabalik euskara ikastaroetan izena emateko epea. Euskara ikasi edo hobetu nahi duten herritarrek Iruran bertan edo Tolosaldean ikasteko aukera izango dute.
Irurako ikastaroen kasuan, taldeak gutxieneko ikasle-kopurua osatzen bada sortuko dira. Tolosaldeko eskaintzaren informazioa ere eskuragarri dago, eta ikastaroren bat interesatzen zaien herritarrek dagokion euskaltegiarekin edo Irurako Udalarekin jar daitezke harremanetan.
Informazio gehiago behar izanez gero, Irurako Udaleko Euskara Zerbitzuarekin jar daiteke harremanetan astearte eta ostegunetan, 09:00etatik 15:00etara: 943 691 333 / 688 879 800 edo euskara@irura.eus.
Informazio-orriak:
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.