Urriak 31: Gau beltza: aurpegiak margotzeko tailerra, eldurrak erretzea, margotzeko txokoa, gaztain jatea.
Hizlaria: Eneko Bernaldo de Quirós. Izen ematea doan udal bulegoetan eta gehienez 15 pertsona.
3. saioa: abesbatza Lehiaketan Haur Abesbatzen kategorian parte hartuko duten abesbatzen emanaldia.
13:00 Iraunkorrak txaranga 14:30 Brindisa Berdura plazan 15:00 Bazkari herrikoia 16:30 Magoa eta sorpresak 17:00 Iraunkorrak txaranga 19:00 DJ kaleetan zehar
4. saioa: abesbatza Lehiaketan Polifonia eta Folklore modalitateetan parte hartuko duten ganbera abesbatzen emanaldia.
II. Zaintza Topaketa egingo da Irurako Udaletxeko ganbaran. Saioan, inguruko herrietako esperientziak eta testigantzak ezagutu, eta zaintzaren arloan Iruran eman daitezkeen urratsak aztertuko dira.
Abesbatza-kontzertua SOFIA VOKALENSEMBLE (Suedia) abesbatzaren eskutik. Abesbatzak Arvo Pärt musikagilearen ‘Kanon Pokajanen’ lana interpretatuko du.
Eltxo tigrearen presentziaren inguruko laginketa bat jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak Alegian ekainaren 15ean. Azaroaren 15era bitartean luzatuko da eta laginketa horren helburua Alegian eltxo tigrerik bat ote dagoen zehaztea izango da. Bada, laginketa horretarako edalontzi moduko ontzi batzuk jarriko dira herriko hainbat puntutan. Ontzi horiek ura izango dute eta ez dira arriskutsuak inondik inora herritarrentzat. Laginketak irauten duen bitartean ontzi horiek dauden lekuan uztea eskatzen da, kendu gabe.
2027ko herriko egutegiak egiteko, argazki lehiaketa egingo da. Egutegiak abenduan banatuko dira, eta irabazleak saria izango du. Ondorengoak dira baldintzak: Gaia: Orendain Argazkiek horizontalean ateratakoak izan behar dute. Ez da onartuko muntairik edo adimen artifizial bidez sortutako irudirik. Parte hartzaileak Orendainen erroldatuta egon behar du. Bakoitzak gehienez bost argazki aurkez ditzake.
Irekiera: urriak 2. Ostiral eta larunbatetan 16:00etatik 20:00etara Lizardi etxean.