19:00 - "Alkiza, katebegi bat euskalduntzearen bidean" liburuaren aurkezpena Ondoren - "Alkizako barnetegia. 1976-2026" dokumentalaren proiekzioa.
Lau pertsona dantzaleku baten erdian. Bakoitzak baso bat ur du eskuan. Lauak guztiz geldi daude, DJak inguruko jende guztia dantzan jartzen duen bitartean.Tratu txarren osteko alaitasunaz mintzo da antzezlan hau. Tratu txarrak jaso dituen pertsona bati alaitasuna ebasten dio tratu txarren eragileak. Edozein arrazoi dela medio tratu txarrak jaso duen edonori alaitasunerako eskubidea zalantzan jartzen zaio, tratu txarren ostean ere. Antzezlan honek alaitasunaren izaera soziala jarri nahi du erdigunean, minaren ostean alaitasunaren eta umorearen jabe egitea mina gainditzeko eta ahalduntzerako ezinbesteko tresna dela agerian utziz. Geuretik sortuak ekimenaren baita sortutako lana.Sarrera: 5 €
Eltxo tigrearen presentziaren inguruko laginketa bat jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak Alegian ekainaren 15ean. Azaroaren 15era bitartean luzatuko da eta laginketa horren helburua Alegian eltxo tigrerik bat ote dagoen zehaztea izango da. Bada, laginketa horretarako edalontzi moduko ontzi batzuk jarriko dira herriko hainbat puntutan. Ontzi horiek ura izango dute eta ez dira arriskutsuak inondik inora herritarrentzat. Laginketak irauten duen bitartean ontzi horiek dauden lekuan uztea eskatzen da, kendu gabe.
2026-2027 Ikasturteko ikastaro eta zerbitzuetan izena emateko on-line galdetegia bete edo izen-emate orria udaletxean aurkeztu behar da (orriak udaletxean eta kultur etxean daude eskuragarri). Adi! Irailaren 14tik 25era udal bulegoak itxita egongo dira, beraz, tarte horretan izen-emate orria buzoian sartu beharko da edo on-line galdetegia bete.
2027ko herriko egutegiak egiteko, argazki lehiaketa egingo da. Egutegiak abenduan banatuko dira, eta irabazleak saria izango du. Ondorengoak dira baldintzak: Gaia: Orendain Argazkiek horizontalean ateratakoak izan behar dute. Ez da onartuko muntairik edo adimen artifizial bidez sortutako irudirik. Parte hartzaileak Orendainen erroldatuta egon behar du. Bakoitzak gehienez bost argazki aurkez ditzake.
2026-2027 ikasturterako eskaintzan 3. adineko gimnasia, ciclo indoor, bodyfit, pilates, gazteentzako multitraining/ciclo indoor eta aire zabaleko entrenamenduak daude. Ikastaroak irailaren 21ean hasi eta 2027ko ekainaren 18an amaituko dira. Izena Usarrabi kiroldegian bertan eman daiteke, irekiera ordutegian, edo 943 69 34 00 telefono zenbakira deituta. Ikastaroen ordutegiak, prezioak eta gainerako informazioa eskuorrian kontsulta daitezke.
Ramon Balerdi Villabonako artistak erakusketa interesgarria zabalduko du bere herrian, azkenurteotan sortutako pintura eta eskulturekin.
19:00etan, ekitaldi instituzionala Ganbaran -"Alkiza, katebegi bat euskalduntzearen bidean" liburuaren aurkezpena. -Alkizako barnetegiaren mende erdiko ibilbidea laburtzen duen "Alkizako barnetegia" dokumentalaren proiekzioa.