09:15 Diana auzoko kaleetan Tolosako Udal Txistulari bandaren eskutik.12:00 UDABERRI dantza taldearen emanaldia.14:30 Bazkaria Euskal Parrillaren eskutik (izen-ematea lokalean).16:00 Mus txapelketa plazan (izen-ematea 15 minutu lehenago).16:30 Enzierrilloa auzoko kaleetan (hasiera Paper eskolan).17:00 Zezentxoak zezen plazan Peña Frascueloren laguntzarekin, 8-16 urteko gazteentzat.19:00 Txokolatada plazan.19:00 “BRUNO eta LORENArekin” Runba-arratsaldea.21:30 Afaria Berazubi kalean (norberak berea).23:00 Su artifizialak BERAZUBI pirotekniaren eskutik.Ondoren, “ALAIKI” taldearen lehen emanaldia.
10:00. Baserritarren eta artisauen azoka dultzaineroek eta Loatzoko trikitilariek alaituta. 11:30. Arrautza kabira jolasa haurrentzat eta helduentzat beheko plazan. 12:00. Ardo dastaketa Mendiko upategiko ardoekin. 14:30. Bazkaria. Norberak bere kubiertoak eraman beharko ditu. 18:30. Herri-kirol desafioa hainbat ofiziotan. Jokin Urretabizkaia Basozabal, Irati Astondoa, Julen Kañamares eta Uxue Ansorregi. Ondoren. Erromeria Ostolaza eta Larrañagarekin eta taloak Anoetako talogileen eskutik.
11:30etik 13:00etara bitartean, pottoketan ibiltzeko aukera izango dute haurrek. 11:00etatik 14:00etara bitartean, artilea nola garbitzen den ikusteko prozesua ikusteko aukera izango dugu, eta hennazko tatuajeak egiteko aukera ere izango da Intxaur frontoian. 12:30ean, plaza-dantza gidatuak egin ahal izango dira Pedro Mari Otaño plazan. 13:00etan, herriko ekoizleen produktuen dastaketa izango da. Hainbat eratako produktuak jateko aukera izango da: hanburgesak, jogurtak, gazta freskoa eta bizkotxoa. 14:30ean, euskal kantu saioa izango da Olaia Toralekin, Zimiterioan. 18:00etan, herri-kirolen proba konbinatua izango da, aizkora eta harri-jasotzea, Intxaur frontoian. Eta egunean zehar, El Salvadorren aldeko pintxo eta edarien postua izango da Herrigunean.
Urte dezente dira taldeak Bizkaiko dantzak azkenekoz kalera atera zituenetik. Igande honetan, Dantzari dantza, Kaxarranka, Eguzki dantza, Arratiako jota eta porrue eta Sardineren dantzak egingo dituzte.
Zazpi infografiak osatzen dute erakusketa, euskaraz eta gaztelaniaz daude eginda eta formatu handikoak dira. Gure merkatuetan ohikoak diren produktuen atzean dagoen zientzia erakustea dute helburu. Batzuk astero ikusten ditugu (ogia, jogurta), eta besteak sasoikoak: gazta, babarruna, piperra, tomatea eta fruta.Kaleko erakusketak elikagai horiekin lotutako hainbat gai zientifikoko jorratzen ditu, eta ezagutza hori herritarrengana hurbiltzea du helburu. Infografiak paneletan dauden QR kodeen bidez eta katedra.eus webgunearen bitartez ere deskargatu ahal izango dira.
Karlismoari buruzko erakusketa: Manuel Arroyok prestatua Udaletxeko pleno aretoan. Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 13:00era. Ostiraletan eta larunbatetan: 18:00etatik 20:00etara. Igandeetan: 10:30etik 13:00era.
Eltxo tigrearen presentziaren inguruko laginketa bat jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak Alegian ekainaren 15ean. Azaroaren 15era bitartean luzatuko da eta laginketa horren helburua Alegian eltxo tigrerik bat ote dagoen zehaztea izango da. Bada, laginketa horretarako edalontzi moduko ontzi batzuk jarriko dira herriko hainbat puntutan. Ontzi horiek ura izango dute eta ez dira arriskutsuak inondik inora herritarrentzat. Laginketak irauten duen bitartean ontzi horiek dauden lekuan uztea eskatzen da, kendu gabe.
2027ko herriko egutegiak egiteko, argazki lehiaketa egingo da. Egutegiak abenduan banatuko dira, eta irabazleak saria izango du. Ondorengoak dira baldintzak: Gaia: Orendain Argazkiek horizontalean ateratakoak izan behar dute. Ez da onartuko muntairik edo adimen artifizial bidez sortutako irudirik. Parte hartzaileak Orendainen erroldatuta egon behar du. Bakoitzak gehienez bost argazki aurkez ditzake.
Irekiera: urriak 2. Ostiral eta larunbatetan 16:00etatik 20:00etara Lizardi etxean.