Irailaren 23an, asteazkena, NANa edo pasaportea atera edo berritzeko aukera eskainiko da Alegian. 8:30etik 14:00etara eskainiko dira txandak izapide hori Alegiako plazan egiteko baina ezinbestekoa da aurrez hitzordua hartzea. Horretarako, udaletxera joan behar da astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta bertan hartu behar da txanda. Irailaren 18a izango da hitzordua hartzeko azken eguna. Aipatu agiriak datozen sei hilabeteetan iraungiko zaizkien herritarrek irailaren 3ko hitzorduan berritu ditzakete, hala nahiko balute. Hau da, 2027ko martxoaren 23a baino lehenagoko iraungitze data duten NAN edo pasaporteak berritu daitezke egun horretan.
Eltxo tigrearen presentziaren inguruko laginketa bat jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak Alegian ekainaren 15ean. Azaroaren 15era bitartean luzatuko da eta laginketa horren helburua Alegian eltxo tigrerik bat ote dagoen zehaztea izango da. Bada, laginketa horretarako edalontzi moduko ontzi batzuk jarriko dira herriko hainbat puntutan. Ontzi horiek ura izango dute eta ez dira arriskutsuak inondik inora herritarrentzat. Laginketak irauten duen bitartean ontzi horiek dauden lekuan uztea eskatzen da, kendu gabe.
2027ko herriko egutegiak egiteko, argazki lehiaketa egingo da. Egutegiak abenduan banatuko dira, eta irabazleak saria izango du. Ondorengoak dira baldintzak: Gaia: Orendain Argazkiek horizontalean ateratakoak izan behar dute. Ez da onartuko muntairik edo adimen artifizial bidez sortutako irudirik. Parte hartzaileak Orendainen erroldatuta egon behar du. Bakoitzak gehienez bost argazki aurkez ditzake.
Ramon Balerdi Villabonako artistak erakusketa interesgarria zabalduko du bere herrian, azkenurteotan sortutako pintura eta eskulturekin.