Onddoak, bioaniztasunaren giltzarri Ibilbide gidatua 10:00etan, Alkizako plazatik abiatuta. Aranzadiko Joxepo Teresen eskutik.
10:00 Diana11:00 Sardina eta sagardo dastaketa Urkamendi Elkartearen eskutik, Aurrera Plazan12:00 2025ean jaiotako haurrei ongi etorria12:30 Apar festa13:00 Jubilatuen jolasak Elizpe Jubilatu Elkartearen eskutik14:30 Jubilatu bazkariaOndoren, Jubilatuen dantzaldia16:00 V. Xake eta XVI. Joxe Arregi Mus Txapelketak16:30 Erraldoi eta buruhandien konpartsa, Zizurkilgo Erraldoi eta Buruhandien Taldea eta lagunak18:00 X. Patata Tortila lehiaketa19:45 Patata Tortila lehiaketako sari banaketaLehiaketan egindako tortilak jateko mahaiak eta aulkiak egongo dira plazan.
Irailak 13 - igandea 12:30 – Sagardoa eta parrilla – Txorixoa eta hirugiarra. 15:00 – Herri bazkaria – paella jatea. 17:30 – Bingoa. Ondoren, Txapel jaurtiketa lehiaketa.
Irailaren 1etik 18ra egongo da zabalik euskara ikastaroetan izena emateko epea. Euskara ikasi edo hobetu nahi duten herritarrek Iruran bertan edo Tolosaldean ikasteko aukera izango dute. Irurako ikastaroen kasuan, taldeak gutxieneko ikasle-kopurua osatzen bada sortuko dira. Tolosaldeko eskaintzaren informazioa ere eskuragarri dago, eta ikastaroren bat interesatzen zaien herritarrek dagokion euskaltegiarekin edo Irurako Udalarekin jar daitezke harremanetan. Informazio gehiago behar izanez gero, Irurako Udaleko Euskara Zerbitzuarekin jar daiteke harremanetan astearte eta ostegunetan, 09:00etatik 15:00etara: 943 691 333 / 688 879 800 edo euskara@irura.eus. Informazio-orriak: Anoeta-Irura Tolosaldea
Eltxo tigrearen presentziaren inguruko laginketa bat jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak Alegian ekainaren 15ean. Azaroaren 15era bitartean luzatuko da eta laginketa horren helburua Alegian eltxo tigrerik bat ote dagoen zehaztea izango da. Bada, laginketa horretarako edalontzi moduko ontzi batzuk jarriko dira herriko hainbat puntutan. Ontzi horiek ura izango dute eta ez dira arriskutsuak inondik inora herritarrentzat. Laginketak irauten duen bitartean ontzi horiek dauden lekuan uztea eskatzen da, kendu gabe.
2026-2027 Ikasturteko ikastaro eta zerbitzuetan izena emateko on-line galdetegia bete edo izen-emate orria udaletxean aurkeztu behar da (orriak udaletxean eta kultur etxean daude eskuragarri). Adi! Irailaren 14tik 25era udal bulegoak itxita egongo dira, beraz, tarte horretan izen-emate orria buzoian sartu beharko da edo on-line galdetegia bete.
2027ko herriko egutegiak egiteko, argazki lehiaketa egingo da. Egutegiak abenduan banatuko dira, eta irabazleak saria izango du. Ondorengoak dira baldintzak: Gaia: Orendain Argazkiek horizontalean ateratakoak izan behar dute. Ez da onartuko muntairik edo adimen artifizial bidez sortutako irudirik. Parte hartzaileak Orendainen erroldatuta egon behar du. Bakoitzak gehienez bost argazki aurkez ditzake.
2026-2027 ikasturterako eskaintzan 3. adineko gimnasia, ciclo indoor, bodyfit, pilates, gazteentzako multitraining/ciclo indoor eta aire zabaleko entrenamenduak daude. Ikastaroak irailaren 21ean hasi eta 2027ko ekainaren 18an amaituko dira. Izena Usarrabi kiroldegian bertan eman daiteke, irekiera ordutegian, edo 943 69 34 00 telefono zenbakira deituta. Ikastaroen ordutegiak, prezioak eta gainerako informazioa eskuorrian kontsulta daitezke.