Urriak 4: 09:00 Belabietara igoera. Karlos Almorza Arrietak Belabietako batailaren kontakizuna egingo du. ondoren mokadutxoa.
09:00etan plazatik Belabietara igoera: Belabietako bataila: Karlos Almorza Arrieta. Ondoren, mokadutxoa.
10:00 - 14:00 Artisau azoka Martin Jose Iraola kalean.11:30 Dantza afrikarren tailerra eta erakustaldia plazan.18:00 Salsa eta batxata tailerra plazan.Ondoren, Berazubisalsa.
Urriaren 4an, igandea, harri jasotzaileen XVIII. Txintxarri Saria jokatuko da 12:00etatik aurrera plazan. Hiru bikote misto ariko dira lehian. Batetik, Xabat Olaizola eta Lierni Osa ariko dira, bestetik Beñat Telleria eta Malen Morandeira eta hirugarren bikotea Jon Gisasola ‘Zelai’k eta Olaia Esnaolak osatuko dute Gizonezkoek eta emakumezkoek harri ezberdinak erabiliko dituzte
12:00 - Meza Nagusia. 14:00 - Bazkaria jubilatu eta pentsiodunentzat. Ondoren - Opari eta sari banaketa eta musika dantzagarria Joxe Mendizabalekin.
Urriak 4, igandea: 12:00etan Harrijasotzaileen XVIII. Txintxarri saria plazan.
Haurrentzako antzezlana (3-10 urte)Iraupena: 53 min.Semaforoa argiz, musikaz, bideo animazioz eta ustekabez betetako antzezlana da, non semaforoko izakitxoek bizitza propioa hartzen duten. Jolasaren eta parte-hartzearen bidez, publikoak, mundu dibertigarri eta magiko bat deskubrituko du, irudimena martxan jarriz. Ikusi, entzun eta sentitzeko bidaia hastear dago! SARRERA: 5 €
Zazpi infografiak osatzen dute erakusketa, euskaraz eta gaztelaniaz daude eginda eta formatu handikoak dira. Gure merkatuetan ohikoak diren produktuen atzean dagoen zientzia erakustea dute helburu. Batzuk astero ikusten ditugu (ogia, jogurta), eta besteak sasoikoak: gazta, babarruna, piperra, tomatea eta fruta.Kaleko erakusketak elikagai horiekin lotutako hainbat gai zientifikoko jorratzen ditu, eta ezagutza hori herritarrengana hurbiltzea du helburu. Infografiak paneletan dauden QR kodeen bidez eta katedra.eus webgunearen bitartez ere deskargatu ahal izango dira.
Karlismoari buruzko erakusketa: Manuel Arroyok prestatua Udaletxeko pleno aretoan. Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 13:00era. Ostiraletan eta larunbatetan: 18:00etatik 20:00etara. Igandeetan: 10:30etik 13:00era.
Eltxo tigrearen presentziaren inguruko laginketa bat jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak Alegian ekainaren 15ean. Azaroaren 15era bitartean luzatuko da eta laginketa horren helburua Alegian eltxo tigrerik bat ote dagoen zehaztea izango da. Bada, laginketa horretarako edalontzi moduko ontzi batzuk jarriko dira herriko hainbat puntutan. Ontzi horiek ura izango dute eta ez dira arriskutsuak inondik inora herritarrentzat. Laginketak irauten duen bitartean ontzi horiek dauden lekuan uztea eskatzen da, kendu gabe.
2027ko herriko egutegiak egiteko, argazki lehiaketa egingo da. Egutegiak abenduan banatuko dira, eta irabazleak saria izango du. Ondorengoak dira baldintzak: Gaia: Orendain Argazkiek horizontalean ateratakoak izan behar dute. Ez da onartuko muntairik edo adimen artifizial bidez sortutako irudirik. Parte hartzaileak Orendainen erroldatuta egon behar du. Bakoitzak gehienez bost argazki aurkez ditzake.
Irekiera: urriak 2. Ostiral eta larunbatetan 16:00etatik 20:00etara Lizardi etxean.